Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espatula iz paleta tankerako tresna, argamasa zabaltzeko, azalerak garbitzeko eta kideko zereginetarako erabiltzen dena.

Goiok lata bat galipot bero ekarri zuen eta Juan Bautista gilaren gainean arrelepo jarrita hasi zen, espatula erabiliz, zulo txikiak eta zirrikituak betetzen. Gero, urez eta belakiz garbitu zituzten mahaiak eta aulkiak; Telemakok, idizainak eta zerrizainak espatulaz ondo garbitu zuten lurra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.

Gero, urez eta belakiz garbitu zituzten mahaiak eta aulkiak; Telemakok, idizainak eta zerrizainak espatulaz ondo garbitu zuten lurra.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 172. orr.

Ez nuke jakingo esaten haren soak zer adierazten zuen, baina iruditu zitzaidan buru barrena espatula batekin aztakatzen zidala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 363. orr.

Ez bakarrik bikoiztu zituen Smith-en margolanetako baten itxura eta sentimendua, haren espatula-kolpe zakarrak, haren koloreztatze trinkoa eta han-hemenka halabeharrez barreiatutako tantak, orobat eraman zuen hura bere kabuz sekula iritsi izan zen baino amiñi bat harantzago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Esku handi, sendo eta fidagarriak zituen, hagitz marruskatuak eta lehorrak; azazkalak, berriz, motz-motzak eta garbi-garbiak, tresnatxo zorrotzen batez hain txukun garbituak, non muturrak bereizita baitzituen espatula-tankerako hatz-punta haietatik kanpo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus