Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espasmodiko izond espasmoarena, espasmozkoa.

Orgasmoa pubis kokzixetako giharren uzkurdura nahi gabekoa eta espasmodikoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Gune horretatik baginako sarrerako giharrak edo zakilaren barrena inguratzen dutenak uzkurtzeko agindua bidaltzen da; uzkurdura espasmodikoak, erritmikoak, nahi gabekoak eta atseginezkoak dira horiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.

Eskertu egin zion begirada agureak, keinu espasmodiko batez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.

Berak halako algaratxo espasmodiko batzuk egin ditu, etsiak hartuta bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 48. orr.

Igartzerik izan ez zuen bakarra, ordea, zer, eta gertatu zen huraxe izan: Napoleonen armadaren atzera-aurrera zentzugabe eta espasmodiko huraxe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus