Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudipena dut betazalen dardara txiki batek -"espasmoa" litzateke hitza- iragar dezakeela oihuka jartzen duen trantzearen hasiera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.
Sukarrak joan ondoren, erabat ahuldurik geratu zen Luisito, eta ezusteko desatseginak ematen zizkion aldi oro familiari; egun batean berebiziko sukarra izango zen, hurrengoan espasmoak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
Hipnositik espasmora pasatu zen minutu baten gorabeheran. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.
Baginako orgasmoa oraindik ez dela nahikoa, horrek baginako espasmoak bakarrik eragiten dituela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.
Bihotzeko espasmoa izan du Ocalanek, baina jada egonkor dago. Berria - Mundua 2006-02-08
Betazalak elkarrekin lotzen zitzaizkidan, espasmoak jota bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.
Zotin zarratuak gau eta egun astintzen zituen kirioak, eta espasmoek lohadarrak inarrosten zituzten, lehendik nekatuak akituz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.
Une horretan, gorputz guztiak batera erantzuten du, modu erreflexuan, automatikoan, kontrolik gabe, espasmoekin, atsegintasunez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.
Intoxikazioa bizkorra izanik, espasmorik edo gonbitorik ez zion eragin, nonbait. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 308. orr.
Besoa diosal egiteko goratu zuenean, gehiegi altxatu zuen; espasmo edo postura zurrun batean gelditu zela zirudien: noizbait izandako estereotipoen zantzu bat, oihartzun bat edo. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.
Horiek espasmoak, horiek arnasa-ikarak! «Bizia lo», 2003 - 24. orr.
Azkeneko egunean, espasmo moduko bat izan zuen; ahotik aparra zerion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.
Gizon Handiaren ahotsa gora joan zen, glotisa erabat itxi eta edozein soinuri bidea ixten zion espasmo moduko batean, ez oso ozena haatik, lehertu zen arte. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.
Neskak hidropesia zuen, gonbitoak, disnea eta espasmo arin batzuk. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Emakumea, atso zaharra, emamintza oraindik bere-berean, zoru baldosazkoan, espasmo gorritan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.
Eskerrak prestu hurbildu zitzaizkion han ber-bertan zeuden bi katamotz, bestela espasmo gorrien artean hilko baitzen aurkezlea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.
Espasmo azkar batek dardarizo batean jarri zizkion gorputz-atal guztiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 528. orr.
Zein mozkor erotan murgiltzen zaituzten, zer nolako espasmo sutsuz astintzen zaituzten, zer samurtasun mugagabe, laztan, sarkor sartzen dizuten bihotz barneraino. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.
Keinu nardagarri haiek eraginda, oka egin zuen espasmo arranditsu artean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 8. orr.
Espasmo izoztu batek. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.
Arnas estua, odoletan urea igo izanaren ondorioa seguruenik, geroz eta estuago ari zen bihurtzen; espasmoak geroz eta bortitzagoak ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Antzinakoek "umetokiaren herste edo itomena" esaten ziotena da, Aristotelesek, Galenok eta Pliniok aipatua, eta "organo horren gaitza da, eta emakumeek horretan espasmo-mugimenduak sentitzen dituzte eta eztarrian bola bat (globus hystericus) bezalako bat nabari uste dute, itoarazten dituena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.
Oihu txikiak, plazer espasmoak eta enpatiazko hasperenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 43. orr.
Hanketako azazkaletatik nola zihoakidan burmuineraino poz espasmo bat sekulako ziztuan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.
Oharkabeko gihar espasmoak saihesten ditu TCHak eta horregatik onuragarria izan daiteke bizkarrezurrean arazoak dituztenentzat. Berria - Harian 2005-04-17
Horixe zen, oharkabeko lehian gehien errepikatzen zuen espasmozko keinua: begiratzen zien une batez begietara inguruan zituenei, itzultzen zuen gero burua beste aldera, eta paretari kolpeka hasten zen berriro. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.