Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espartingile (orobat espartin egile) iz espartinak egiten dituen eskulangilea.

Maite genituen desagertzear zeuden mundu horiek, genituen diot, hor kanpotarrekin batera multzo berean urturik genbiltzalako, artzainak, itzainak, espartingileak, ehuleak, txokolate prixa moldatzaileak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

"Xangrenekua" espartingilearen denda pasata, Plaza Zaharrean sartu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Orain badakit Andres Untzainen aita lanbidez abarketagile edo espartingilea izan zena eta, enborretik ezpala, abertzale sutsua izan zena ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.

Azkenean Tauzin, Bildozeko espartin egileak dü Etxandi enpresaren aktibitatea arrahartü 16 langileekin Sohütan plantatüz atelier berria.  Herria   2005-01-06

Bertze batean, Jean Jacques Houyou "Donquichosse" Xiberoko espartin egileak, uda hastapenean zabaldu ditu ateak bi lan postu sortuz.  Herria   2005-08-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus