Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espartin (orobat espartiñ g.er. eta expartin g.er.) 1 iz zola espartzuzkoa eta gainaldea ehunezkoa duen oinetakoa.

Abarkak askatu eta sutondoan zeuden espartinak oinetan lasa-lasa sartu bitartean, sugarraren mingain eta beste, dena erreparatu zezakeen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

Eskolara joaiten ginen espartinekin euririk ez zenean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Dionik espartzuzko otarreak eta saskiak egiten zituen -Sarak berak bezala-, baita espartinak ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

Egunero aza ez jateko joaten ziren emakume asko espartinak egitera Maulera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.

Lapti: espartinen antzeko oinetakoak, urki-azalez eginak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Kopeta ajeaturik eta eztarria espartin baten azpia baino lehorrago izaki, sukaldera sartu zen gero, hozkailuan freskagarriren bat aurkituko zuelakoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, dena petatxu, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Lotsagarri uzten zuen maisuak, anaia nagusiarenak ziren praka zaharrengatik, espartin bizartsuengatik edo eskularru higatuengatik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ene zango hauntuen gatik doi-doia espartin zolak uhalekin lotuak ibiltzen ahal ditut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Mauleko espartin-lantegi batean egiten zuen lan, eta igande pasa zebilen Baionan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Funtsean lankideen gorrotoa jasotzen zuen Jean Marie hura, Bidegorri espartin usina hertsi zenean kanporatua izan eta hango errekonbertsio planaren ondotik Etxarrira etorri zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.

Horrekin batera, harrapakin gaitza ere bai: "Berdan" markako 1.200 fusil, 400 granada, espartin mordo handi bat, burusiak dozenaka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espartinaren besta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus