Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
espartar izond Espartakoa, Espartari dagokiona.
Eskimal eta nomadek, osmanliar eta espartarrek bi ezaugarri komun dituzte: espezializazioa eta kasta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.
Aurkitu dugun agiri batek dio, espartarrak eta juduak senide direla eta Abrahamen jatorrikoak. Elizen arteko biblia 1 M 12,21
Gehiegizko jendetzaren erronkari espartarrek mundu helenikoan emandako erantzuna tour de force bat sortzea izan zen, ikuspegi askotatik osmanliarren antzekoa, baina desberdintasun batekin: espartarren kasuan kasta militarra espartar aristokrazia bera zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.