Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
espartano 1 izond latza, zorrotza, hertsia.
Esana dago, dagoeneko, etxea zaharra dela, erosotasunik gabea, garai espartano eta latz batekoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.
Einsteinen gela nahiko espartanoa zen: mahai bat eta aulki bi, arbela, egurrezko apalak... eta era guztietako idazkiak, aldizkariak, txostenak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 16. orr.
2 irud/hed
Igoeretarako foka-larruak erosteko pobreegi baikinen, iztupa zakarreko oihalak nola josten diren erakutsi zidan, tramankulu espartanoak, zeinek, ura beren baitaraturik, legatzen gisa izozten baitira, eta gerri inguruan lotu behar baitira jaitsieran. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.