Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esparatrapu (orobat esparadrapo eta espatrapu g.er.) 1 iz telazko edo paperezko zerrenda estua, alde batetik gai itsaskorra duena, bendak lotzeko edo txaplata gisa erabiltzen dena.

Orain damu dut horrela gertatu izana, zeren oineko behatza infektatu egin baitzait eta pomada jarri behar dut, eta gazak eta esparatrapua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Zainak moztuz suizidio ahalegina egin ondoren oraindik sendatzen ari denari eskumuturretatik esparatrapuak erauztea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

Ur tragoxka zela, esparatrapua aldatuta edo zuzenean pilota beste aldera boteaz, arnasa hartzen eta Gaubekaren erritmo bizia eteten saiatu zen.  Berria - Kirola   2004-12-19

Ezin da inkomunikatu eta gero esparatrapua jarri esanez protokoloa aplikatzen dela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Partidan eskuak ixten ditudanean indarra eta konfiantza ematen dit esparatrapuak.  Berria - Kirola   2004-02-19

Artilez eta espatrapuz egindako pilota txar haiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus