Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

español (orobat españul g.er.) 1 iz/izond espainiarra.

Gisa guziz, batzu adixkidetu baziren españolekin, beste frango español horien arrunt beldur ziren eta iheska joan ziren Baiona alderat.  Herria   2003-05-08

Ziburuk ere ainitz pairatu zuen, Kostaldeko beste herriek bezala, españolak horrat sarturik.  Herria   2003-05-01

Libratu eta lehen egunetan, apez lagun batek galdegin zidan biziki gaizki zen español baten ikustera joan nendin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 140. orr.

-Hortan frantsesak ainitz aberastasun badu, intelektual aldetik... -Gero española bertze biziko gauzak aipatzeko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.

Batean alemanek dute hau nahi, bestean inglesek hau, gero frantsesek eta hola... eta españolek eta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 152. orr.

Koska dago, koska handi xamarra gainera, Don Bucle eta nere artean: hark kontzientzia euskaldunari zion uko egin, bai, baina fede española bete-betean besarkatzen zuelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.

Hartzen ditugu legatza erromatar erara, arroza Kubakora, espagetiak Boloniakora, ogi española, frantses arrautzopila, edo taloa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

Uroski hitz español zenbait bazekizkien.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Pilotariek pasaporte españolak bazituzten: Franco ez ote zen japoniarren laguna?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 118. orr.

Gogoratu, azken gerrate zibilean, gure herriskotan, ilea arraso moztuta, buruko painulotako bandera española ezarririk, kalerik kale arrastan erabili zituzten emakume abertzaleak, lotsagarriro umilatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

2 (izenlagun gisa)

Musika, dantza, kantuen erdian, hauen artean español mintzaira kutsu bat ere dagoelarik egun hauetan guzietan trinket berinadunean.  Herria   2004-09-09

Eta nundik ez dira hasarre izanen, ikusiz kalte horiek alde batetik, bainan ere bestetik jakinaren gainean afera hortan zoin gaizki jokatu den español gobernua!  Herria   2002-12-19

Erromarat airatu da berriz aita saindua, nekatua baina berriz ere, arras ederki eginik español hiri nagusiko bisita.  Herria   2003-05-08

Izan da Afrikar biltzarraren (OUA) buru, horrek zuen Sahara Mendebalaren zatikatzea egiten lagundu 1975 ean, español partea berexiz Maroka eta Mauritania artean.  Herria   2003-10-23

Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Beldur bat badut, ikusten duguna frantses munduan eta español munduan, Europa munduan nola bat bertzearen kontra ari diren, hau holako partidokoa, hori holako partidokoa. bertzeak ikusten dituzularik...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 174. orr.

español radioak, hango irratiak, Euskal Herrikoak, kanpotik, nunahitik estaltzen dituztela denak...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 190. orr.

• 3 iz espainiera.

Hala nola frantses, española, anglesa noizdanikakoak diren eta zertarik eginak, erranen dautzute xuxen gizon argituek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 176. orr.

Hiru mintzaira badituzte, okzitanoa, gure kaskoinaren idurikoa, española eta katalana.  Herria   2004-06-24

Aterarazi du liburu bat españolez.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 212. orr.

Horiek guziek erran nahi dutena, ez da segurki españolezko eskolarik ez dela nahi Nafarroan baina, xoilki, euskara ere nahi dela ikasi espaiñola eta besteekin batean.  Herria   2001-03-01

Meza hartan kantatu zaizkuten hemengo jesuista batek ateratuak zituen kantu batzu, españolerat itzuliak eta...; eta haietarik bat telebistan kantatzen zuena, bere kantuak hola, etorri zitzaidan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aznar español gobernuburua (3); español gobernua (5); español gobernuak (12); español gobernuaren (3); español gobernuburua (4); español gobernuburuarekin (3); español polizak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus