Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espantsionista (ETCn 70 agerraldi; orobat espansionista ETCn 22 agerraldi) izond hedapenarena, hedapenaren aldekoa, eskuarki ekonomian.

Zalantzarik gabe Irakeko herriaren erresistentzia heroiko eta abertzaleak munduko herrien inperialismoaren aurkako sentimendua suspertzen du, inbaditzaileen koalizioaren egitasmo espantsionista doilorren aurka gogor jotzen duenean.  Berria - Mundua   2004-05-07

Estatuarekin ere holako zerbait gertatzen zaigu: bere unibertsalismo espansionista eta esklusibistaren ondorio leherkorrak ezagunak zaizkigu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Albaniar jeneral hau, industria-garapenaren garrantziaz oharturik eta Frantziaren laguntzarekin, herrialdea modernizatzen saiatu zen, eta, hala, politika espansionista bideratu zuen, europar herrialdeena eredu hartuta. Joan zen mendearen hasieran, 1914-1916 urte inguruan, Italia oso espansionista, kolonialista izan zen eta inbasio asko egin zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Gerra-hotsa zebilen bazter guztietan, etengabeak ziren Hitlerren asmo espantsionistei buruzko zurrumurruak, eta mundu guztiak zekien Parisek sekulako irritsa sortzen ziela naziei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus