Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguneroko harremanak, edo, hobekiago erranda, ikusten nituen jende bakarrak, zeren harreman gutti bainuen jende horiekilan, salbu delako Antilletako beltz horrekilan, arratsalde espantagarri haren ondotik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 68. orr.
Telebistan agertzen diren robot gisako munstro espantagarri horietariko bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.
Lortu arren ez zuen inork aditzerik izan [...] dozenaka kuku-erloju arratsaldeko zortziak ematen hasi baitziren, aldi-bereko zaparrada espantagarri batean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.
Brusela hiri espantagarria dela ia aho batez erabaki dugu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 109. orr.
Arratsalde osoan autobusez ibili ginen hara eta hona, helbururik gabe, eta horrela, jauregi, monumentu eta saltegi espantagarriak ikusi genituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.
Zirraragarriak ziren liburu koadro argazki haiek guztiak, espantagarriak. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 27. orr.
Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen, eta haietatik kulunka leunez jaisten ziren panfleto horiak airean, honelako ziri-bertso espantagarriak mandatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.
Baina fedeak mendiak mugitzen ditu, eta munduan diren kubo espantagarrienak edertzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.
Ez ginuen ez organo espantagarririk, ez koro erdi profesionalik eskaintzeko. Herria 2001-10-11
Partida hau frango jokatua izan da burutik buru, denak ari, tantoek irauten eta nahikariaz ari, deus espantagarririk egiten ez bazuten ere. Herria 2005-12-29