Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espaloiak zabaldu behar dira, eta hesi arkitektonikoak kendu. Berria - Mundua 2004-10-03
Bata espaloi batean eta bestea bestean ibiltzen ziren kaleetan aurrera, gora begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Jendeak beti bezala paseatzen zuen, burgesia espaloi batetik eta neskameak, soldaduak eta morroiak bestetik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Atariko eskailerak jautsi eta espaloian gelditu nintzen, bekoz beko ateari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Abian zela salto egin zuen tranbiatik; bulkada zela eta, urrats txiki-arinetan espaloiraino iritsi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.
Orain Madrilgo errebalak dauden lekuan ikusi dut duela hainbat urte jendea ur bila joaten, ez dago espaloirik, ez dago porlanik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 209. orr.
Espaloirik gabeko kalera ematen zuen leiho bakarretik begirakunea hartu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 88. orr.
Haren gorputz sendokotearen balantzak jauzi txiki batzuk eginarazi zizkion lagunari espaloitik errepidera eta errepidetik espaloira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.
Bidearen beste espaloira joan zen eta emakume adineko bat geldiarazi zuen oihuka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 75. orr.
Espaloiaren ertzetik tximinia beltzei so egin zieten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 402. orr.
Paradis kaleko espaloiaren ertzean nago, azken farolaren ondoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.
Ibilbidea iluna zen eta, gabardina barruan kikildu itxura eman arren, erne zihoan espaloiaren erdi-erditik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Andre nekazariak Balthazar bridetatik hartu, bultzatu, eta gurdia atzera eraman zuen, gurpilak espaloiaren kontra jarri arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Espaloian aparkatuta zegoen furgoneta, atzeko bi ateak zabalik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 439. orr.
Bost gorpuak espaloian botata zeuden, eta gaur, ordea, errefau gorri pila bat ikusi uste zuen leku hartan bertan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.
Itsumustuan, zakur bat irten da ziztu bizian espaloiko zabor edukiontzien artetik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 91. orr.
Emakume bat espaloiko zoruan etzanik, odola bekokitik dariola, esku bat irekia, bestea poltsa merke bati tinko eutsia, gonak odolez zipriztinduak, hankak zabalduxeak belaunburuen aldean, polizia aleman bat, SSetako bat, espaloi erdian barrez, eskuak aldakan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Ez da ohartu ere egiten espaloi gainean uzten ari den odol hariaz. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 74. orr.
Espaloiko bazter batean, bezero talde handi bat bildu zen aza zopa saltzen zuen baten ingurura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Makurturik jaitsi zen espaloitik errepidera, eta aparkaturik zeuden automobiletan babesturik, batez ere gaizki aparkaturiko batean, isilka eta gordeka espaloian geldi zegoen tipoaren ondoraino iritsi zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.
Espaloian bere albotik pasatzean, argazki bat ateratzeko eskatu zidan makina eskainiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Hiru ordu geroago, Del Vallek Hans begiztatu zuen, urrats astunez espaloian aurrera zetorrela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.
Hipnotizaturik bota zituen argazkiak: ijito pare bat estankotik irteten, jonkia bere existentzia urria espaloian behera eramaten, Sierra Leonako ume bat semaforoan geldi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.
Ez orduan, takoien gainean zutun eta pitin bat harro, atzetik begira ninduela jakitun, kafetegiko atetik irten eta espaloian barrena galdu zenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.
Maletak espaloira atera eta ziztu bizian alde egin du nire taxista errusiarrak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Langileek Navas de Tolosa kalea gurutzatu zuten, trafiko zirkulazioa moztu eta Parlamentuko espaloian jarri ziren. Berria - Ekonomia 2006-04-12
Zurriolako hiribideko eta Kursaaleko zubiko espaloietan bildutako jendetzaren animo oihuak. Berria - Harian 2005-03-13
Tarte zuhurra utzirik beste aldeko espaloitik segika joan zitzaion emakumeari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.
"C" bidea jarraitu dute, hein handi batean: Arregi kalea (18:14), Gernika kalea (18:20), San Agustin kalea (18:25), Bergarako Seminarioaren enparantza (18:31), eskuineko espaloietatik kasu honetan, salbu eta San Agustin kalea zeharkatzean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 182. orr.
Espaloietan bildutako jendea txaloka hasi da. Berria - Harian 2005-03-20
Mutikoak hatz mamiz eusten zion txanponari, neskaren aurrean, eta hau espaloitik jaitsi zen, oharkabean, sosa hartu nahirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Espaloietan jendeak bandera amerikarrak harrotzen zituen alegrantziarik handienean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.
Euren pausoa bizkorra duk, eta espaloietatik ez ezik erdigunetik ere saiatzen dituk, autoen artetik ibiliz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.
Espaloi bustiek distira egiten zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.
Espaloi grisean, poltsikoa arakatzen ari zen, billete baten bila. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.
Gero, Pont Neuf eta Halles kale berri zabaletara iristen ziren, eta Claudek bizitza berria zertan zen azaltzen zien bi gazteei: espaloi bikainak, etxe garaiak, denden luxua Arrainaren pabiloiaren aurreko espaloi zabalean elkarrekin jolasean zebiltzanean, Paulinek gurdiarena egiten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.
Atzera eta aurrera ibili nintzen espaloi estuan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 221. orr.
Espaloiak oso estuak dira kale arte horretan. «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.
Ahopetik kantari antzean jarraitu zuen espaloi txukunean behera, etxe sendo bezain ozta-ozta hondatu batzuk zeharkatuz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.
Zutabez eta peristiloz apainduriko etxeak, egurrezko espaloiak, karrika zabal erregularrak, hamabost eliza, bikain-bikainak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.
Zurezko espaloitik zihoan dama itxura polit samarreko bati. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Semaforoak geldiarazi zituenerako bidea zeharkatzen hasia zen pareko espaloiko mutila. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
Etxeratzerakoan, jabetu zen hurbilago ikusten zuela orain espaloi-zorua, eta hanka haiek bereak baino askoz ere indartsuagoak zirela. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.
Espaloi-ertzean eserita, mutil gazte bat uzkurtuta zegoen farol baten ondoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Entzun zuten lehenengo gauza bagoi txiki baten txistu dardarati bat izan zen, ferryaren sarrera-gunearen pareko espaloi-ertzetik zetorrena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.
Haize erauntsiek kaleko harlauzen gainera jaurtikitako ur parrastek errekatxo lasterrak sortzen zituzten espaloi bazterretan estolda bila. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Eguerdi aldera, hainbat eta hainbat langabetu irtenen ziren kalera, espaloi bazterrera, egunezko kukaratxak, azalez ere labezomorro belztuak balira bezala, urtetako lanezak ganoragabekeria mozkortzen ziela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.
Urratsez urrats egin zuen eguzkiak zipriztinduriko espaloi-bidea, buruarekin han-hemenka gur eginez nola etxe-ezkaratzetan puntu egiten ari ziren auzotarrei hala ostargi-belarren lorategietan makurtuta artatsu zihardutenei ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.
Handik aurrera, kuartelaren esparrua mugatzen zuen harresiaren espaloi lerroari jarraitu zitzaion. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.
Espaloi gainean bi gorpu gelditu ziren, biak korapilo bat eginda. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 15. orr.
Arbelezko zerua, eraikin garaien artean itoa, berrogeita hamar zentaboko txanponak jaurtitzen ari zen espaloi gainera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.
aldeko espaloian (4); aurreko espaloian (5); aurreko espaloitik (3); bat espaloi (3); beste espaloian (8); beste espaloira (8); elgetako espaloia (3); elgetako espaloia kafe (3); espaloi bat (3); espaloi batean (7); espaloi batetik (6); espaloi batetik bestera (4); espaloi berean (5); espaloi erdian (3); espaloi ertzean (18); espaloi ertzean eserita (3); espaloi ertzera (3); espaloi eta (3); espaloi gainean (7); espaloi gainera (3); espaloia kafe (4); espaloia kafe antzokian (4); espaloiak ere (3); espaloiak zabaldu (5); espaloian aurrera (7); espaloian barrena (6); espaloian behera (4); espaloian dago (3); espaloian gelditu (5); espaloian zegoen (7); espaloiaren erdian (8); espaloiaren ertzean (7); espaloiaren kontra (4); espaloietan ere (3); espaloira atera (4); espaloira pasatu (3); espaloirik gabeko (3); espaloitik jaitsi (3); espaloitik zihoan (3); eta espaloi (6); eta espaloiak (3); eta espaloian (9); eta espaloiaren (3); eta espaloietako (5); eta espaloietan (10); eta espaloietatik (3); eta espaloiko (3); irten eta espaloian (3); kaleko espaloian (3); lagun espaloian (4); zegoen espaloi (3); zen espaloian (4); ziren espaloi (3); zuen espaloi (5)