Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espalda iz 1 ipar bizkarra; besagaina, sorbalda.

LAUAK lantegian 24 urteko gizon gazte batek minartu du espaldan, tokian artatua izan da.  Herria   2001-01-11

Bazoan partida hau ere funski, noiz-eta Heguiabehere lehunztarra ai-eika hasi baita beso espaldatik.  Herria   2001-11-15

Zabaldikan hartzen ahal nuen Narval mendixkaren ezker aldean, espalda batean uhal bat dirudiena, ageri zaidan bide gorria, bere paxetekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Oraino lehen partida, eskuin espalda hura zainduz hasi du baina hobetuz segitzekotan.  Herria   2002-08-08

Lepotik dilindan urrezko kurutze bat, galtza, galtzerdi beltz batzu, espalden gainetik manta labur bat, hoztua balitz bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 84. orr.

Gaizki abiatuak ziren eta ederki haatik Alfaro eta Heguiabehere, noiz eta espaldan zartadura egin baitzaio Alfarori eskuinaldean 23-14etan.  Herria   2005-01-20

Hunek haga baten bi buruetan bi pegar handi garraiatzen zituen espalden gainean.  Herria   2003-05-15

Eskua Mikelen espaldan pausatuz, Ramon jaikitzen da eta lapurtarra kanpora eramaiten du.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 242. orr.

Ateratu nahian, espalda kolpe bat ematen dio ateari eta lasterka eskapatzen da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 303. orr.

2 igeriketa estiloa baten izena ahoz gora egiten dena.

Oso igarilari ona da, estilo guztik dakizkiña: krol, braza, mariposa ta espalda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus