Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
López-Morillas-ek gogoratzen digu, espainoltasun -izpiritu edo jeinu espainol- jatorraren arazo edo lehia hau XVIII. mendetik zetorrela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 45. orr.
Izpiritu espainolaren senekismo eta Senekaren espainoltasun hori, hamaika autore gehiagotan aurki daiteke (Ganivet, etc.). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 35. orr.
Ortega-k literatura espainola irakurri, "lleno de sed de españolismo" irakurtzen zizun, espainoltasun bila; [...]; eta filosofia egin ere, Espainiari begira egiten omen zuen. Munduaz hainbeste dakien egunkarian, idatz lezake kazetari batek dituen datuak izanda, antropologia konparatuaz gain inbasio militarrez, ustiaketa ekonomikoz, menperatze historikoz nahi beste dakien esku batek, "Mahomagatik" (aintzat hartzekoa Morris-en errieta gure espainoltasunagatik) eman zaiela su enbaxadei? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 267. orr.
Ohartu naiz gainean eraman ohi dudan agiria iraungia dagoela joan den aspaldian, eta, beraz, daukadan agiri nazional bakarra nere españoltasun iraungiaren agiria dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.