Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal Herrian badaude espainolista konfesionalak, are euren kredo politikoan artikulu behinena espainolismoa dutenak ere. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
EAE-ANV alderdiak «debekua eta zentsura» gaitzetsi ditu, eta «espainolismoak eta ultrakonstituzionalismoak euskal kulturari erasotzeko eratua duen gurutzada nazional berriaren» adierazle direla azaldu du. Berria - Kultura 2004-01-31
"El fondo de la cuestión" ez zela euskararen izpiritua, hizkuntzarena, hori bere izaeraz beraz kamutsa den ala ez, eta bai bizkaitarrismoaren edo espainolismoaren izpiritua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.
Espainolismoaren defendatzaile sutsu eta abertzaletasunaren aurkari amorratu bihurtu da. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 92. orr.
Identitatearen arazoak -besteren artean sozialistek, espainolismoari atxikiak, ignoratua eta larriagotua- ekarri du nazionalismoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.
Katalandarren izaera nazionala autoafirmazioan oinarritzen da, gurea anti-espainolismoan. Berria - Euskal Herria 2006-02-03