Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espainoldu, espainol(du), espainoltzen (orobat españoldu g.er.) du ad espainol bihurtu.

Are, euskaldunek euskara baztertu eta osoki espainoldu beharra arrazoitzen da, esate baterako, elebitasuna ere praktikan ez omen delako posible.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.

Barrankako zenbait eskekanta espainoltzean J.M. Satrustegik: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.

Unamuno-ren interesa erremarkatzeko espainoltzearen zentzua gizadigintza batena dela (alegia, espainoltzea, barne-barnenean, ez dela espainoltzea): [...]; eta, bigarren, espainoltze librea izan behar duela, ez Estatuak behartua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.

Bertzeak hilak edo [...] beren herri espainolduetara itzuliak ziren, ahalkeaz, ohoreaz eta erregerekiko obligazioez bertze eginik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.

Aipatuko diren gaietan, nola gero eta gehiago kulturaren aldetik "españoltzen" ari diren Ipar-Ameriketako eskualde batzu...  Herria   2003-09-25

· Patxi Altunak latinetik espainoldua duzu dokumentua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus