Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doinu arrotzari ohartuta, espainola ote den galdegin diote mesfidati. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.
Berriz ere espainolak ez ote dira frantsesei jarraitzen ari? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.
Espainolek eta nafar arnegatuek hurrengo urteko udaberriaren bukaeran jo zuten kontraerasoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.
Antigoala, monarkikoa eta espainola da Realaren izena eta badu garaia aldatzeko. Berria - Kirola 2004-05-25
Letra odolarekin sarrarazten zuen eskolan, beste ebidentzia batzuk ikasarazi zizkizuten: espainola zarela, munduan gauza bikainagorik ez dagoela espainola izatea baino, espainiera dela mintzaira guztietan ederrena, eta "Gibraltar, Gibraltar". Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.
Alde batetik espainol autentikoak daude, 'España una, grande y libre' diotenak, eta, beste aldetik, konpartsak daude; zerbaiten truke zer lor dezaketen borrokan dabiltzanak». Berria - Euskal Herria 2004-03-07
ETAk Zarautzen hil zuen Jose Inazio Iruretagoiena zinegotzia euskalduna zen, espainol sentitzen zen euskaraduna. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 18. orr.
Galdegiozu, poliziak "xxxx" orruka torturatu zuenari, ea espainola sentitzen al duen bere burua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Luzagabe, armadako konpainia bat etorriko zaik hara, espainolen hara-honen kontrolatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Espainol onak hau eta hori izan behar du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.
Maimonides, etab., eta batez ere Luis Vives, espainol oso-osoak dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.
Pio V.ak bazuen xedea bi kardinale frantses eta bi kardinale espainol izendatzeko, hots, Carranzaren jujea izan zen Sevillako artzapezpikua eta Azpilkueta. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Militarrez jantzitako soldadu espainol aldra bat sartu da elizara. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 171. orr.
Pidal omen da nazio espainolaren teoriko liberal handia. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.
Estatu espainol eta frantsesaren errepresio eta ilegalizazio dinamikaren porrota irudikatuko dugu Euskal Herriko kaleetan. Berria - Harian 2005-03-16
Gerra hori herri espainol heroikoaren pizkunde eta garaipenarena da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 51. orr.
Ortega-ren akatsa da [...] gizaki germaniarrean bilatzea gizaki espainolarentzako soluzioa. Zamaria ofizial espainol batena zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 261. orr.
Liberal espainolek, liberalak omen diren arren, usteonik batere ez dute herrian. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.
Pentsamendu espainol nazional eta original baten patriotak ez bide dira Menéndez Pelayo edo Unamuno bezalako kontserbazale angustiatuak bakarrik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.
Antropologiaren moda edo "zientzia" berriak, nazionalismo periferikoak deituetan influentzia izan duen modu berean (Almirall, Arana Gori), nazionalismo espainolaren formulazioetan ere izan duela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.
Herriaren arima espainola handia eta jaukala da, eta erromantze espainol jatorra ere ezin da Lope edo Góngora-rena baino gutxiago noblea izan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.
Hiztegi espainola begiratu, eta berdin: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.
Ortodoxia espainolaren maisua Sene-ka bezala, heterodoxia espainola panteismoan laburbiltzen da, horren maisu handiak Averroes eta Maimonides ei dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 36. orr.
Telebisio espainoleko kultur leihaketa txoro horien gisara. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.
Zein "ezinbesteko" identitate espainol da hori? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Independentzia Gerra zuntzun bat Frantzia aliatuaren aurka, eta tonaka eta tonaka zientzia espainola. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.
Kredo patriotiko espainol hori, edozein toki eta eretitan errezatzeko prest. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.
Erromantzero espainola partikularki aberatsa da eta kalitate bikainekoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 30. orr.
Aspaldi handian, ohitura espainol zahar bati jarraiki, zenbait kondenatzailek ez du aski berak kondenatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.
Benta ez zen nehoren lurretan ezen nehork ez zezakeen erran segurki frantses lurretan edo espainol lurretan zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.
Espainol armada ingurune hurbilean kokatua zen, frantses eremuan sartzeko asmoz eta nehork ez zekien xuxen zer gertatuko zen epe laburrean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.
Aurrez aurre nuen espainol ordezkaritzan Racla deitu aholkularia, arrunt puntalakurloa, formalista, bihurria eta jukutrilaria. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.
Angel Acebes espainol barne-ministroak auzitegirat deitarazi ditu Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Alegria eta Xabier Oleaga, tortura salaketak egin dituztelakotz. Herria 2003-03-20
Hondarribiko David de Jorge sukaldaria, bi urtez espainol estatuko sukaldari hoberenaren saria eskuratua duena. Herria 2005-07-07
Espainol gobernuak Madrilgo Atocha geltokian gertatu hori salatuz, Aznar bera aitzindari, deitu zuen bere herri guzia manifestaldi haundi batetara terrorismoaren kontra eta bakearen alde bixtan dena. Herria 2004-03-18
Frantses eta espainol polizien artean kudeatu herioaren eskadroia zen TKA, bi estatuek Euskal Herria hertsatzen zutelako marka argiena. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 59. orr.
Gainera, arrazoi zuten espainol jaunttoek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 177. orr.
Bera herrian finkatu espainol gudariek lekuak hustu zituzten eta frantsesak sartu ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.
Ez zuten nahi gorteko inork ikus zezan beren kontesta irmoan errege bidezkoenganako etsaigorik, are gutiago espainol etsaiarenganako adiskidetasunik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.
Batasuna alderdi politikoa kanpo uzteko espainol legearen salatzeko ekainaren 15eko Bilboko manifestaldian zegoen Xabier Arzallus EAJko buruzagia, ez ustean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 79. orr.
Txosten eta argitalpen guztiak egiten dituzte espainol hutsean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 23. orr.
Antolatzaileen artean bat bera ere ez zegoen euskaraz zekienik eta argitalpen guztiak, espainol eta frantses hutsez argitaratu dituzte. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 23. orr.
ETB1 kiroletan batere lotsarik gabe espainolez elkarrizketak egiten, eta itzuli gabe gainera (Baigorriko, Mauleko, Hazparneko denek espainolez ere badakitelakoan). Berria - Kirola 2004-01-06
-Zaila! -pentsatu du, italiera, frantsesa eta espainola ikasteko erosi zituen beste gramatika elkarren oso antzekoak gogoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 41. orr.
arima espainol (6); arima espainola (16); arima espainolaren (27); arraza espainol (5); arraza espainola (7); arraza espainolak (5); arraza espainolaren (7); bandera espainola (3); bat espainolez (4); da espainol (3); da espainola (4); edo arima espainola (4); edo espainol (11); edo espainolez (3); espainol bat (9); espainol batek (5); espainol edo (7); espainol edo frantses (3); espainol estadoan (3); espainol estatuetako (3); espainol estatuko (4); espainol eta (14); espainol eta frantses (5); espainol gobernuak (5); espainol gobernuaren (3); espainol hori (6); espainol jatorra (7); espainola da (9); espainola edo (4); espainola ere (3); espainola eta (15); espainola eta euskara (3); espainola ez (11); espainola izan (10); espainola izatea (4); espainola ulertu (5); espainola zara (3); espainola zara ala (3); espainola zela (3); espainolak baino (3); espainolak dira (3); espainolak eta (11); espainolak eta euskaldunak (3); espainolak ez (9); espainolak ez du (4); espainolaren esentzia (3); espainolaren espresio (4); espainolaren eta (3); espainolaren ezagupen (3); espainolaren ezagupen ona (3); espainolaren historia (3); espainolaren izpiritu (3); espainolaren polemika (3); espainolek eta (7); espainolek eta frantsesek (3); espainolek ez (3); espainolen artean (4); espainolen kontra (4); espainolez ere (3); espainolez eta (10); espainolez eta frantsesez (4); espainolez hitz (4); espainolez hitz egiten (4); espainolez mintzo (6); estatu espainol (4); estatu espainolak (7); estatu espainolaren (8); estatu espainolean (3); eta espainol (20); eta espainol estatuetako (3); eta espainola (25); eta espainola ulertu (4); eta espainolak (10); eta espainolaren (3); eta espainolek (4); eta espainolen (4); eta espainolez (14); ez espainolak (4); ez naiz espainola (3); frantses edo espainol (9); frantses eta espainol (10); frantsesa eta espainola (9); frantsesez eta espainolez (5); herri espainol (3); herri espainola (3); historia espainol (3); historia espainolaren (4); hizkuntza espainolaren (3); inglesez eta espainolez (3); izpiritu espainol (7); izpiritu espainola (8); izpiritu espainolaren (10); jeinu espainolaren (6); naiz espainola (4); nazio espainola (3); nazio espainolaren (6); nazional espainolaren (4); oso espainola (3); pentsamendu espainol (4); polizia espainolak (3); volksgeist espainola (8); volksgeist espainolaren (8); zientzia espainolaren (6); zientzia espainolaren polemika (3); zituzten espainolek (3); zu espainola (3); zu espainola zara (3)