Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espainiratu, espainiara(tu), espainaratzen (orobat espainaratu g.er.) da/du ad Espaniara joan; Espainiara eraman.

Espainiaratu ginen armakide taldeko guztiok, badaezpada ere, abizena aldatu genuen, balizko atxiloketa edo erbesteratzea saihesteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Joanden astean Quebec-etik, bere agurrarekin batera, ageri bat helarazi dauku, jakinarazteko bi euskaldun gazte egoera kaxkarrean zaudela han gaindi, Espainiaratuak izaiteko bezperan.  Herria   2004-12-23

Lapurdiko hainbat herritan atxilotu zituzten lauak, eta euroagindu bidez Espainiaratu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Gero erranen dugu nola zen Espainiaratu.  Herria   2004-06-10

Lau urteko espetxe zigorra beteta Espainiaratu dute eta, berez, ezin dute delitu beragatik birritan epaitu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Frantziak ez ditu Espainiaratuko Amaia Rekarte, Yves Matxikote eta Haritza Galarraga Segiko hiru kide lapurtarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus