Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainiera atzerriko da hemen, frantsesa bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.
Pierre Menard-ek prozedura hori aztertu zuen (badakit, esate baterako, XVII. mendeko espainiera nahikoa taxuz erabiltzera iritsi zela). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.
Espainiera eta korearra entzuten zituen, errusiera eta txinatarra, arabiera eta greziera, japoniera, alemana, eta frantsesa, baina beldurtu edo harritu ordez, bozkariatu egiten zen giza hotsen dibertsitate horrekin. baina errazegitzat baztertu zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.
Parisko laguna zuen, udan lan pixka bat eginez espainiera ikastera etorria. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.
Iruñerri osoan, bide seinaleetan bakarrik espainiera erabiliko zela onetsi zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
"Isla de Luzon" deletreatu zuen doker zaharrak espainiera txukunean zure aldamenean, largabista bafore sabelandi bati noratua. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.
Guregana hurbildu zen eta, espainiera bikainean, Suedian iheslari moduan ondo hartu gintuzten galdetu zigun. Berria - Mundua 2006-01-29
Ni nintzen espainiera ez zen hizkuntzan aritzen zen bakarra. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 97. orr.
Eden distiratsu ttipi hau Pasages da espainieraz eta Le Passage frantsesez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 26. orr.
Ume nintzela, eskolan erabiltzen ziren Errepublika garaiko liburuetan, azkeneko partean, euskara espainiera hiztegia zegoen. Berria - Kultura 2004-09-05
dena espainieraz (4); espainiera eta (10); espainieratik euskarara (3); espainieraz egin (5); espainieraz egiten (7); espainieraz egiten da (3); espainieraz eta (9); espainieraz eta frantsesez (3); espainieraz ez (3); espainieraz hitz (4); espainieraz jartzea (3); eta espainiera (9); eta espainiera eta (3); eta espainieraren (3); eta espainieraz (4); ez espainieraz (3)