Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
espainiaratze (orobat espainaratze g.er.) da/du ad Espainiara joatea, Espainiara eramatea.
Leiendak eta mirakuiluek erakutsi nahi digute Santiagoren Espainiaratzea, Karlomagnoren epopeia eta Errekonkistaren historia bat datozela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 147. orr.
Espainiaratzeak ekarri zion kafearekiko zaletasuna. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.
Abokatuek jarritako helegiteari erantzunez, Versailleseko Administrazio Auzitegiak Espainiaratze agindua bertan behera utzi zuen 2000ko irailean, «estradizio mozorrotua» zenez legez kanpokoa zela argudiatuta. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Paueko auzitegiak onartu du joanden astean bi euskaldunen Espainaratzea, beti euro agindua dela eta. Herria 2005-02-24