Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espainiaratu, espainiara(tu), espainiaratzen (orobat espainaratu g.er.) da/du ad Espainiara joan, Espainiara eraman.

Espainiaratu ginen armakide taldeko guztiok, badaezpada ere, abizena aldatu genuen, balizko atxiloketa edo erbesteratzea saihesteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Mexikon dituzten sei euskal presoak Espainiaratzea ebatzi du auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Jon Lopez ez Espainiaratzea erabaki dute, tortura arriskuagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Errefuxiatua Espainiaratzeko eskaera Garzonek egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Txibite Espainiaratzeko euroagindua indarrean jarri du Frantziak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Frantzia kondenatua izan da preso bat legez kanpo Espainiaratzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus