Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espageti 1 iz jateko orea, jatorriz italiarra, gari irinez egina, luzea eta mehea.

Bide batez ogia, espageti batzuk eta tomate frijitua erosi zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Hara eramaten du gas-sukaldetxoa, tea egiteko edo kontserba-poteetako janaria berotzeko: espagetia haragi pikortxoekin, snoek 31 tipularekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Aurreko gauean entsalada grekoa eta espagetiak jan zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Nik lehen espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.

Egun hartan espagetiak bolognese erara prestatzen ari zen, baina gehigarririk erantsi gabe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 134. orr.

Legatza erromatar erara, arroza Kubakora, espagetiak Boloniakora, ogi española, frantses arrautzopila, edo taloa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

Atzerantz salto egiteko, berriz, indar berezia egin behar du espagetiak, eta mundu guztiak daki espagetiak ez direla, berez, oso muskulosoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 109. orr.

San Frantziskoko jende multikolorea, Aitor kazetari alpinista, Dionisosen ardoak, espageti erreak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 70. orr.

Kate horiek elkarren artean lotu gabe daude, espageti egosi batzuen modura, katramilatuta baina loturarik gabe.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Ducados bat piztu zuen eta espageti platera alboratu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 41. orr.

Parez pare espageti platerkada bat genuela ari ginen hizketan, ardo pitxerrarekin, italiarren artean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.

Espageti tontor bat zegoen jaun eta jabe jangela-egongelako mahai gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Albengako trattoria batean afaldu genuenekoaz gogoratzen naiz, nola gustatzen zitzaion Norari chiantia, leku konkretu bateko carbonara espagetiak zein onak ziren esaten zidan bakoitzean nik ez nuen diferentziarik sumatzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

2 irud/hed

What the toll tells paraje galdu batean abiatzen da, espageti western klasikoen moduan, bateria zartako ikaragarria iritsi bitartean.  Berria - Kultura   2006-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus