Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aiora Renteria kantariak «espabilatu, zamak arindu eta gorputzak eskatzen duena» egin behar dela dio: «Gauzak ez daude erraz, baina traumak eta zamak gainetik kendu behar ditugu». Berria - Kultura 2004-05-25
Haizea hartu beharra daukala, ea espabilatzen den. «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.
Italiarrak beti egon dira apur bat atzeratuago kreditu txartelen kontu hauetan, baina azken bi urteotan espabilatu direla dirudi, orain dela urte gutxi arte ezin zen autopistakoa txartelarekin ordaindu.Gari gaztetxoa horrelakoa etorri da gixajoa, eta seguruenik ez da espabilatuko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.
Karajilloa da hartu beharko zenukeena, espabilatzeko behintzat. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.
Bertako abertzaleak hain dira gutxi eta sakabanatuak, non espabilatu beharrak bide berriak markatzen dituen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 123. orr.
-Begiraiozu alde onari -esan zion Einsteinek-: bizitzea ikastea bada, ederki espabilatuko zen Teller. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.
Beroarekin tontotuta bezala joaten zara askotan, eta erauntsi horrek espabilatu egin gaitu. Berria - Kirola 2004-07-17
espabilatu egin (3)