Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esoterikoa talde txiki batek bakarrik uler dezake; exoterikoa, berriz, jende askok ezagutzen duena da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 290. orr.
Bata ordena exoterikoa da, irakurle ororentzat zabalik dagoena, eta bestea ordena sekretua da, esoterikoa, bere existentzia hautemateko eta ezkutukoa dezifratu eta ikertzeko ahalegina egiteko gai denarentzat bakarrik zabalik dagoena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.
Erdi Aroko gauzakiak, altzari gotikoak, kandelen argia, ikur esoterikoak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.
Esanahi esoterikoa, kutsu mistikoa duen objekturen bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.
Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Antzinako filosofiak bi modutakoak ziren: exoterikoak, filosofoek berek ere erdizka ulertzen zituztenak, eta esoterikoak, inork ulertu ezin zituenak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Oro har, arotzek eta mekanikoek baino gehiago hitzegiten dute beren lanaz, ukitu esoterikoak erabat ahaztu gabe. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.
Straussek uste du idazkera esoterikoak autorea bere ideia heterodoxoengatiko jazarpen politikoetatik salbatzeko xedea duela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.
Eskuizkribuak ospea berreskuratu zuen hainbat ingurutan: izenda-ezin-daitekeen-hainbat-gauza-ezkutukoren liburu arraroaren eta arriskutsuaren fama jaso zuen zirkulu esoteriko eta espiritistetan, eta haren sona handiagotuz joan zen urteek aurrera egin ahala. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.
Harriei, mineralei, kristalezko bolei eta gainerako tresneria esoterikoari ongietorria egin zien John Deek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.
Beste era batera geraezinak ziren odol-isuriak agortu egiten zitzaizkion Grigoriren errezo eta sendakuntza esoterikoekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.