Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnetsu (orobat esnezu g.er.) 1 izond esnearen tankerakoa; esnearen kolorekoa.

Usain berezia zuen eta bere-berea, zeren eta haren azal esnetsuari esne usain berezia baitzerion.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 284. orr.

Susanaren izter esnetsuek ez daukate bilorik, eta batzuetan, izterrak soilik begiratzean, haur batenak dirudite.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.

Rambuteau kalearen amaieran, zeru esnetsua ubelez margotua ageri zen behealdean, eguzkiaren leinuru arrosen kariaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Lanbroa eta behelainoa izango dira nagusi, baina bertako lainoa, ez haizeak darabilena, eta giro esnetsu eta bustitzaile horretan beste isla batzuk agertuko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

Jimmy Herf ibaira hurbildu ahala, airea esnetsu bihurtzen zen, lainoarekin nahasita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Batzuetan, erlaino esnetsu mugikorrek argia hitsarazten zuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

Lantxurda-tantek distira esnetsua egiten zuten ilunpeetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.

Lanbroa eta behelainoa izango dira nagusi, baina bertako lainoa, ez haizeak darabilena, eta giro esnetsu eta bustitzaile horretan beste isla batzuk agertuko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

Behatoki bikaina aurkitu zuen, gardentasun esnetsu moduko haren parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

Zerusabaia ere zuri zuria izango da ostertzeraino, eta laino airea zeharo esnetsua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

Jimmy Herf ibaira hurbildu ahala, airea esnetsu bihurtzen zen, lainoarekin nahasita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Eta berriro eguzkia hantxe, kristal esnetsu baten atzean bezala gandutua, lurrinezko sargoria, ikusi ere egiten zena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.

Keran baserriak zeru grisaren eta itsaso esnezu haserretuaren erdian zegoela ematen zuen, lurrean oinarrik finkorik ez bailuan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

2 esne asko duena.

Kafesne handi bat, esnetsua, ez oso beroa, basoan, hiru koxkorrekin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esnetsuak bere aurpegia (3); izter esnetsuak bere (3); zure izter esnetsuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus