Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnetegi iz esnea ekoizten edo saltzen den etxea.

Ekainean graduatu egin zen, Darigold esnetegian hasi zen lanean, eta Guardia Nazionalean sartu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 70. orr.

Uste dut, hala ere, Excelsior Esnetegiak epaitegira joko duela galdutako ondasunengatik, zaldiarengatik, gurdiarengatik eta abar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Laborariek esnetegiak okupatzen zituztenean ordea, zernahi gerta zitekeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

Ez genuen esnetegirik aurkitu eta, hala, goxo-saltzaile baten dendara joan eta masusta-gorri gas-ur botila bana erosi genuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.

Esnearen prezioak esnetegi handiek inposatzen dituztela argitu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

SAFEReko eskualdeko buruzagiaren bulegoa setiatzen, esnetegi industrialak gogorki okupatzen, Baionan antolaturiko manifestaldi eta preso politiko zein errefuxiatuen aldeko ekintzetan ikusten zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esnetegi industrialek (3); eta esnetegi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus