Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esneketaria genuen gizon larri bat, handi eta zabal, Turkoa deitzen zutena, indar handia bazuelakotz dudarik gabe. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.
Okindegiko mutilak pasaratzeko seda lortu digu, matazatxo txiki-txiki bat 90 zentimotan, errazionamenduko kupoiak esneketariak lortzen dizkigu, gaztaz ehorztetxe bateko jabeak hornitzen gaitu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.
Etxeratzean frankotan atzematen nuen esneketariaren kamioia zitekeen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 220. orr.
Borgesek Fermin Egurenen bitartez egiten zigun barre esneketari izateko besterik balio ez genuenoi. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 43. orr.
Fededunak ziren segurki bainan elizak urrun ziren eta ez zen pausa egunik behi deiztalentzat ez eta esneketarientzat. Herria 2005-05-12