Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero esnea jetzi ondoren, zurezko ontzitara isuri eta, ontzien arabera lerrokatuz itsuek, esneari eragiten diote, eta goian geratzen den esnegaina hobetzat jotzen dute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.
Merengea ez baitzuen probatu ere egiten, ezta esnegaina ere, merengea oroitarazten ziolako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 20. orr.
Urdaileko lanari eragiteko aski da kikarakadatxo bat kafe hartzea, frantsesek demi tasse deritzotena, esne edota esnegain barik, afalostean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.
Baratzetik eta oilategitik ateratzen zutenetik bizi ziren, lur-jabeak aitonari ematen zion gurin eta esnegainetik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Erregeak bufoia bezala, haiek herritar estereotipatu edo casheroak behar zituzten esnegain -la crème- sentitzeko; goi mailako, dotore, fin eta polit sentitzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Inoiz ez zuten patatarik horrela probatu, gehienetan etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Liebkind Bendelek Dov Ben Zev bere etxera gonbidatu zuen, blintzeh eta esnegain garratzezko zopa bat prestarazi zion Freideli, eta haiekin biekin plangintza xehe bat antolatu zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.
Esnegain gabeko jogurt bat baizik ez zuen gosaldu Sven Malysenek goiz lainotsu hartan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.
Baina ontzi garraztutik ardo garratza, hartan ere sutan luzaz edukitako esnearen gisa ahitzen zitzaizkion onik irteteko ametsak, esnegaina bezala loditzen etsipena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.
Esnegain apurtua da asfaltoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.
Ospatzekoren bat genuelarik, amak esnegainezko tostadak jatera garraiatzen gintuen atso-arte hartara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.
Egin ezazu bizkor saltsatxo bat esnegainaz eta ketchupaz. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.
Esnegainezko galleta batzuk ere har nitzan ahaleginak egin zizkidan, baina ez nituen hartu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 22. orr.
Behar-beharrezko gaiak ez ezik, bakarrik bizi den emakume batek bere buruari opa ohi dizkion plazer txikiak ere bai: esnegainezko izozkia (benetako almendrak, benetako mahaspasak), Italiatik inportatutako gailetak, txokolate-barratxoak, bai eta konpresak ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 234. orr.
Baziren erreboilo ederrak, esne gaina bezain zuriak; Ez zen Mary Annena bezalakoa, transparentea, zuria baizik, esne-gain kolorekoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Erakusleihoan ohiko goxokien sedukzioak erakusten ziren, esnegain pastelak, palmondoak, kornukopiak, opilak, arroz pasteltxoak, jesuitak eta, nola ez, kruasanak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.
Arratsaldeko lauretan gas-lanparak pizten ziren kafetegi guztietan, kafe-esnegaina zerbitzatzen hasten ziren, militar eta funtzionarioek beren mahai erreserbatuetan jarririk zeudela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.