Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aittittek esku batez eraisten zuen esnea, behiaren errapeko lau erroak bere eskuko bost hatzez sakatzen zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Jimmy artzain baten bordara joan zen eta esnea ekarri zion zurezko zali batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.
Hartu zituen gatzatua, esnea eta atonduriko okela, eta bisitariei eraman zizkien. Elizen arteko biblia Has 18,8
Zoriontsu izango zarete eta biziki ugalduko esnea eta eztia darizkion lurraldean. Elizen arteko biblia Dt 6,3
Nik esnea galletekin besterik ez diat hartuko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 423. orr.
Haren begiak uso bi ur ondoan, esnetan bustiak, uraxka-ertzean egonean. Elizen arteko biblia Kt 5,12
Esnez hazi zintuztedan, ez janari sendoz, hau hartzeko ez baitzineten oraindik gauza. Elizen arteko biblia 1 Ko 3,2
Sethek lapiko bat esne berotu eta kanaberazko siropa eta banilla nahastu zizkion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.
Baso bat esne eskainiko diozu eta ezetz esanen du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.
-Aizu, emaidazu trago bat esne. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 429. orr.
Zenbat pinta esne biltzen du egunero? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 137. orr.
Gela kantoian geratuko zara baso esnea eskuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.
Kimikaz baizik esplika ez daitekeen nahasketa horretarik, esnea gasnatzen zen eta bederatzi hilabeteren buruan haurra, gasna bezain samur, sortzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 37. orr.
Abendua hilabete egokia da, ardi esnearen prezioaren eztabaidatzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 50. orr.
Ikertzaile hauek behiak normalean sortzen duen esneko proteina baten maila igo nahi izan zuten. Berria - Gaiak 2006-04-25
Eusko Jaurlaritzak artzainak esneko arkumeen labeleari atxikitzera behartu dituela salatu du EHNE sindikatuak. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Zinezko bilakaera biologiko horren testigu, esneko hortzak esanera bera genuke. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.
Neskaren arnasa esne berria bezalakoxea zelako. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 141. orr.
Mahaia atonduta zegoen ordurako, esne beroa katiluetan, azukrea, eta esertzeko hurreratu zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
Ezta, handik hamabost minutura, esne lapurtuarena kontatu ostean, ama ere negarrez hasi zenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 39. orr.
Nire herriko buruzagiak elurra baino garbiago ziren, esnea baino zuriago. Elizen arteko biblia Nk 4,7
Magia zuria eta beltza biak egiten omen zituen, esne urdina ematen omen zien behiei. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.
Ilargiaren esne-kolore indargea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.
Semea esne-mamitan hazten duenak haren zauriak osatu beharko ditu, garrasi bakoitzak barruak irauliko dizkio. Elizen arteko biblia Si 30,7
Bere gurdiaren ondoan zebilen, esne botilez beteriko alanbrezko saski bat eskuan balantzaka zerabilela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Ekoizle penatuei ardi esne pintak duela bederatzi urteko prezioan pagatuko dizkietela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 50. orr.
Esne Bideak ibaiaren gainean dir-dir egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Ilundu ostean, ilargi beteak esne plater lez argitzen zuen dena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 274. orr.
· Haren masaila esne-koloreak eta ile zurbilak izotz artean egindako egonaldi luzeek margulduak ziruditen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Behi-gaztanbera eta ardi-esnea, bildots gizenen haragia, aukerako ahariak eta akerrak, ogi-irin garbi bikaina eman zizkion janari eta ardoa, mahats-odola, edari Elizen arteko biblia Dt 32,14
Bere esnea zure erraietan isurtzen ari da eta bukatu arte ez du zakila aterako. Azkenean txixa sendo eta txuria botatzen dute, beraiek "esnea" eta "hazia" esaten diotena, begiak itxita eta arnasestuka. Aitor Arana «Onan», 2000 - 106. orr.
Zure esne beroa barrura bota nahi badidazu, erabili zulo egokia! Aitor Arana «Onan», 2000 - 36. orr.
Esnea bota eta berehala, osabaren arnasa baretu egin zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 13. orr.
Hemen ezin daiteke esne behi bat edo mahasti bat jarri Europako Batasuneko agindurik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Nafarroako Arruitz herrian, 140 esne behi ditu eta beste 100 zekor eta bigatxo. Berria - Harian 2005-07-23
Gaurko baserria (bi esne-behi, bi zekor, astoa, sei oilo, bi oilar, arbi-saila, hiru belaze, hektarea erdia artadi, ortu txikian berrogei tomate, hirurehun letxu, ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat) iraupenekoa da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.
Esne behien sektorean Nekazaritza Sailetik dirua jasotzeko baldintza ezinbestekoa produkzioa Kaiku-Iparlati saltzea dela salatu du Ajuriak. Berria - Ekonomia 2004-08-04
Esan gabe doa "bisita kulturalean" geundela Holandan, ez esne behi ederren bat erostearen kariaz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 61. orr.
Hurritz-makilatxoa zerabilten beti Normandian behiekin: hiru ukittu hurritzarekin, eta esnebehi emankor egiten omen zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.
Sindikatuaren arabera, gaur egun duela zortzi urte baino 700 esne behi usteategi gutxiago daude. Berria - Ekonomia 2004-08-20
Mollyk primeran ezagutzen zituen izarrak -Hartz Handia, Esne Bidea, Iparrizarra- maiz ahalegindu ohi zen haien izenak niri irakasten, isileko ehizan edo arrantzan aritzera irteten ginenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.
Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.
Horren begietara gure eguzki-sistema partikularra ez baita Esne Bidean izar-hautsezko orbantxo bat baizik, eta Esne Bidea bera ez da ci-devant nebulosa bat baino gehiago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Arturus eta Vega, Altair eta Aldebaran jainkoak bezala distira eginez dauden argi puntuzko infinitu horretan orientatzea atsegale triste samar bat gertatzen zitzaion; pentsamenduaren bidez Ilargiko eta Baretasunaren itsasoko kraterrak korritzeak, Esne Bideak Zazpizarretan omen dagoen Alzion eguzkiaren inguruan duen biraketari buruzko hipotesiak irakurtzeak zorabiatu egiten zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.
Arturus eta Vega, Altair eta Aldebaran jainkoak bezala distira eginez dauden argi puntuzko infinitu horretan orientatzea atsegale triste samar bat gertatzen zitzaion; pentsamenduaren bidez Ilargiko eta Baretasunaren itsasoko kraterrak korritzeak, Esne Bidea baino handiagoak diren lau galaxia atzeman dituzte astronomoek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.
Esne Bideko izarren %10etan bizia egoteko baldintza egokiak daude. Berria - Gaiak 2004-01-02
Italiako eta ESOko zientzialariak berilioaz baliatu dira kalkulu hori egiteko; haien ustez, 13.600 miloi urte ditu Esne Bideak. Berria - Gaiak 2004-08-19
Gablik ezin du gehiago gurekin lanera etorri; eta horregatik zu joango zara hemendik aurrera zakurrekin esne biltokira esnea eramatea. Bazen erosketak egiten ari zen jendea, eta esnea esnebiltokira zeramaten neska asko, eskulekuen kontra festagiroko soinua egiten zuten marmitekin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.
Esnebiltokia nahikoa urruti zegoen, eta gau hartan lanbroa ari zuen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.
Lineaz bertzaldetik, laguna irri-karkailaka ari zen: "Sesmako botikaria esne-bitsean omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen!". Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 93. orr.
Lineaz bertzaldetik, laguna irri-karkailaka ari zen: "Sesmako botikaria esne-bitsetan omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen!". Matxain esne-bitsetan urtzen ari da, "bai, bai, bai" marmarka, listua kokotsetik behera, begia Martaren gainetik kendu gabe. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 93. orr.
Honela pasatu ziren udako hilabeteak, lan bilaketa antzu samarrean, batetik, eta harreman hasi berriaren esne-bitsetan, bestetik, asteroko zure gutunaren hornimenduarekin, noski. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.
-Aspaldi honetan ez zabilek esne-bitsetan -azaldu zuen Ttipik-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.
Halabehar hutsa ere izan liteke, baina urteak iragan ahala zalantza sortu zait, nire hautu inkonziente bat ote zen: izan ere, batzuekin eta besteekin ibili arren, lagunik gehienak luma gaineko esnebitsetan hazitako haien artean egin nituen nik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.
Inori euskara entzutea eta inorekin euskaraz jardutea zuen, bada, gau oskarbietako amets nagusia, diru pixka bat egitearena edo Buenos Airesen esne-denda bat zabaltzearena baino bihotz barruagoko premia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.
Osaba Vernonek kexatzeko norbaiten bila postetxera eta esne-dendara telefono-dei suminak egiten zituen bitartean, izeba Petuniak bere irabiagailuan birrindu zituen gutunak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.
Urte haietan jogurta ez zegoen modan artean; ez zen saltzen, orain bezala, esnedendetan edo tabernetan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.
Nire adiskide haiekin, hiriko zoko tristeenak bilatzen nituen gure bileretarako: lorategi publiko goibelenak, esne-denda ilunenak, zinema zoldazuenak, kafetegi biluzien eta hutsenak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
Abeltzainak, lana amaiturik, abeletxeetako atetzarren alboan zeuden, esne-lapikoen eta arrain-zoparako gonbitaren zain. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.
Ba ez, nahikoa txarra, batez ere ume negarti baten esnelapiko huts sentiarazten nautenean. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 40. orr.
Zenbat kaiku, esne-ontzi, lera eta trineo, gurdi eta beste tresneri, txaboletako hainbat ontzi, zenbat uztarri eta beste ez ote dira egin urkiaz! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Esne ontziak lurrean barreiatuak ziren, puskaturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 182. orr.
Egin berri ziren burdinbideak lagun, esneontziak treinez zohatzin Buenos Aireserat. Herria 2005-03-24
Ari ginen Joeba eta biok esne-ontziak garbitzen, eta konturen bat esan nuen, huskeriaren bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 410. orr.
Aita esne-saltzailea da, eta hark ere ezin zuen sinetsi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 84. orr.
Ulertarazi nahi zidan Francesen etxera joanak zirela esne haren bila, Luciok eta Francesek behi bat zutela, eta beren etxean ez ziotela erosten esne-saltzaileari, baizik eta egunero Normandian zituzten lur batzuetatik ekarrarazten zutela, Grouchet zeritzan landa batetik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.
Apeztegia-ko esne-saltzaileak, berak bakarrik, 500 baino gehiago hil zituela erraten du harro-harro. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 76. orr.
Amets egiteagatik erori zitzaion esnesaltzaileari esne-pitxerra. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 196. orr.
Etorkizunerako uzten dugu usu zoriona esne-saltzaile ameslariaren ilusio xaloaz horditurik. Berria - Kultura 2004-02-10
Gaurko euskaltzale garatuaren "zale" hori esnezalearen "zale" hori berori da, esne-saltzailearena: euskararen balio erantsia, fakturazioa eta abar zikin bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.
Film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugaldarra, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea. Berria - Kultura 2004-03-18
Orain itxita daukat sudurra, hortzik gabe ahoa / eta esne-zopak jan behar ditut. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.
Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori? nire beste aitonari, aitona Patxiri, ardo-zopak gustatzen zitzaizkiola gogoratu uste dut, eta osaba Migel behin baino gehiagotan ikusi izan dut Errekarteko sukalde horretxetan esne-zopak jaten. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.
"Arratsaldeon, McNab andrea" esan, eta platerkada esnezopa gordetzeko agintzen zion sukaldariari. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.
· McNab andrearen ametsak dama batekin, ume batekin, esnezopa platerkada batekin? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Burrunba ederra atera zuen pirikan joan zenean, eta marmitak aldats behera ikusi zituen, esnezko lerro zuriak marraztuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.
Esnezko erlaino lodiak Côte-Nord deitzen duten Quebec iparraldeko itsas-hegi hartako oihan beltzak estaltzen zituen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 111. orr.
Esnezko argitasunak eraginik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Nire buru gainean, ilargi handi, bete, zabal bat hedatzen zen, zeru urdinkara esnezko baten erdian argi ematen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.
Aizarnako kobazulo batean ilargi esnezko moonmilk erreka bat dagoela baieztatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Berria - Gaiak 2004-12-31
aitaren esnea (3); amaren esnea (9); amaren esnetan (3); ardi esne (13); ardi esnea (6); ardi esnearen (3); ardi esnez (3); ardien esnea (4); arroz esnea (4); artean esne (3); baina esne (4); baso bat esne (14); basquilait esnea (3); bat esne (36); bat esne eta (3); behi esne (13); behi esnea (6); behi esnearen (15); behi esnearen prezioa (4); behi esnearen prezioaren (3); da esne (3); da esnearen (3); da esnearen sektorean (3); du esne (3); dute amaren esnea (3); edo esne (8); ere esne (3); esne aldia (6); esne basokada (3); esne bat (3); esne behi (13); esne behi ustiategi (4); esne behiaren (3); esne behiaren sindromea (3); esne behien (3); esne bero (3); esne beroa (13); esne bidea (12); esne bidea baino (3); esne bideak (4); esne bidean (5); esne bideko (4); esne bila (5); esne bitsetan (3); esne botila (8); esne botila bat (3); esne ekoizle (5); esne ekoizleen (3); esne ekoizpena (4); esne ematen (4); esne epela (3); esne eta (22); esne garbia (3); esne gehiago (12); esne gehiago eta (3); esne gutiago (3); esne gutxiago (3); esne guztia (3); esne hautsa (3); esne itxurako (3); esne jetzi (4); esne jetzi berria (3); esne katilu (4); esne koloreko (5); esne kolorekoak (3); esne kondentsatu (3); esne kondentsatua (4); esne krema (3); esne litroaren (5); esne mamitan (28); esne mamitan bizi (10); esne minduaren (4); esne minduaren usaina (3); esne ona (3); esne ontziak (4); esne pinta (4); esne pitxerra (3); esne pixka (6); esne pixka bat (5); esne saltzaile (3); esne saltzailea (4); esne tanta (5); esne tanta bat (3); esne usain (4); esne usaina (11); esne zopak (3); esnea baino (5); esnea bota (3); esnea da (4); esnea edan (8); esnea edaten (8); esnea edo (5); esnea ekarri (4); esnea eman (4); esnea ematen (8); esnea ere (5); esnea esnebiltokira (3); esnea eta (56); esnea eta eztia (34); esnea ez (7); esnea hartu (3); esnea kendu (6); esnea kendu zidatean (3); esnea oparo (4); esnea saltzen (3); esneak eta (3); esnearekin batera (3); esnearen eta (4); esnearen prezioa (12); esnearen prezioaren (7); esnearen sektorean (3); esnerik ez (6); esnerik gabe (5); espazioa esne (3); eta amaren esnea (3); eta esne (42); eta esnea (51); eta esnea eta (4); eta esnea kendu (4); eta esneak (4); eta esnearen (3); eta esnez (4); ez esne (3); eztia eta esnea (4); ilargi esnea (5); ilargi esnezko (3); izor esnea (3); katilu bat esne (7); lehen esne (4); lehen esne aldia (3); litro bat esne (4); litro esne (7); milioi litro esne (3); nik esnea (3); nuen esnea (3); pinta esne (8); ura eta esnea (6); xokolet esne (3); zen esne (7); zion esnea (3); zuela esnea (3); zuen esne (3); zuen esnea (4)