Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esnatzear adlag esnatzeko zorian.
Esnatzear zegoelakoan, Norak liburua ezkutatu zuen soinekoaren gerrialdeko azpilduren artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Zeren Wagnerren musikaren baitan biolentzia ere gordetzen baita, neurriz gaineko bortxakeria-mota bat, geldiezina, irrazionala, neguko loalditik esnatzear dagoen piztia bezalakoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.