Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnatze iz lo dagoena bere egoeratik ateratzea.

Haurtxo baten esnatze gozoa izan zen, neskatoaren bero gazte eta usain leunaren eztitan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

Esnatze leuna izan zen, pixkanakakoa, erabat ohartu zen arte argiak zuzenki jotzen ziola begietan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.

Taiwan eta Hong Kongekiko politikan ordea, lokarturiko dragoiaren «esnatze emea» proposatzen dute.  Berria - Mundua   2004-09-16

-Nola sartu zara hona? -galdegin zuen Joanesek zurturik eta esnatze berriak ematen duen egonezinaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Bertsolariek, dantzariek, kantariek, idazleek, izan apez edo laiko, denek frantses eta espainol maketoek erroz gora suntsitzen zuten Aberriaren bihar edo etziko esnatze biolentoa auhenkatzen, amesten, asmatzen eta iragartzen zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 37. orr.

Azkenik, irailaren 8an, etorri behar zuena, dibisio nazien suge berde-grisa Milango eta Turingo kaleetan barrena, tupusteko esnatze gogorra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Japoniaren indartze handi eta eraginkorragatik eta Txinaren esnatze ikusgarriarengatik ez balitz, balegoke esatea mundu-ekonomia Europakoaren adarra dela gaur oraindik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 16. orr.

Gauero eta goizero berritzen den tortura hori, eta logale menderaezin hori, eta esnatze oraindik ere beldurgarriago horiek, ongi ulertarazi behar nizkizuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 297. orr.

Bizitzaren zikloa eta espirituaren esnatzea ematen dute aditzera.  Berria - Kultura   2004-04-27

Esnatzearekin batera egunsentiaren argitasuna sentituko duzu begietan, leihoko gortinak batbatean irekitzean logeletan sentitzen den modukoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

'Zer moduz?' galdetu dit Gorriak esnatzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

Esnatzean, Salomon ohartu zen Jauna ametsetan agertu zitzaiola.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esnatze urteak hasi ziren niretzat: pintura, liburuak, matematikako irakaslea, Sartre, Bernard Shaw, denak laguntzen zidan nire haurtzarotik esnatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 87. orr.

Baina, nirekiko, ilargiaren esnatze-jaikitze eta bere aimaritakoak, denak dira kontuan hartu beharrekoak, baita zein kaletatik pasatzen den ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

Arratsaldeko lo sendagarriak izaten duen esnatze prozesuan zegoen Mikel.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus