Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnarazi, esnaraz, esnarazten 1 du ad esnatzera behartu.

Lo zegoen eta ez Santxok zuen ezer ere erantzun; eta ez zen esnatuko ere, Don Kijotek lantza-ondoarekin esnarazi ez balu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Sei metro koadroko kaiola batean giltzapetuta dago, ez du egunik ez gaurik nabaritzen, ordu erdi oro esnarazten dute, argindar ziztadak ematen dizkion uhal bat ezarri diote gerrian.  Berria - Harian   2006-04-13

Bere izaratik askatuta, hotzikara batek esnarazi eta argia piztu zuen Evak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 77. orr.

Sarrailaren hots zakarrak esnarazi zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Ulises esnarazi zuen, Nausikaa ikus zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez: - Maisu, Maisu! Galzorian gaude!  Elizen arteko biblia   Lk 8,24

Jakizu alargun naizela eta lehiazale porrokatua, eta ez dudala etsiko harik eta lo dagoen printzea esnarazi eta nire herrira eraman arte.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

Irudi gordin hura, esnarazi behar ninduena, ez zen iritsi, eta ametsaren barruan gelditu nintzen, kobazulo atseginean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Gizon bat iratzarriko bazenu, gizonetarik ergelena balitz ere, lo datzan bat esnarazten den bezala, hau galdetuz: Jakin nahi al zenuke zertzuk diren zeruko esferak, zenbat eta nolakoak diren eta zer daukaten?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Eltzekada bat ur bota zioten Joanesi esnarazteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.

Poliki itxi zuen maletaren kremailera, gelan beste norbait esnarazteko beldurrez balego bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Karranka hotsa ateratzen ditek gurpilek, leihoei dardara eraginez, jendea esnaraziz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 70. orr.

Bere ahuleziatik begiratu nahi dute, amesgaiztotik esnarazi.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Hume izan zen Kant loaldi dogmatikotik esnarazi bide zuena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

2 irud/hed

Horrek guztiak Boliviako herritarrak esnarazi zituen, krisia eragin zuen herrialdean eta horri esker aldaketa historikoa lortu dugu.  Berria - Harian   2005-12-20

Zuzeneko musika egiteko eta Bilboko gauak esnarazteko gogoz itzuli da Laseda hirukote bilbotarra. Eremu esterileko zerbaitek, debekuak, sindromea esnarazi zion; bat-bateko zartadak ematen edo keinadak egiten hasi zen eskuineko eskuaz -jadanik eskularruz jantzia hura- ezker besoko alde biluzi, garbitu gabeko, "zikin"erantz.  Berria - Kultura   2004-09-23

Astiro-astiro, gizonek esnarazten dioten plazerrean murgildu da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.

Kaleetan barrena, bihurguneak etzanda hartu nituen, gidarien amorrua esnaraziz, axolagabe.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 131. orr.

3 (era burutua izenomdo gisa)

Horrelakoxeko hots batek burrunbatu zuen etxe lokartuko gela esnarazietan, eta, horren ondo-ondotik, batistazko sudur-zapiari emaniko astindu arinek kolonia-uraren lurrina zabaldu zuten etxe osoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus