Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esnagailu bat atera du estutxetik, eta eskumuturreko erlojua kontsultatu ondoren orratzak mugitu eta korda eman dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 112. orr.
Esnagailuaren soinuak logela bete du istant batean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 112. orr.
Zortzi orduko tren-bidaia zuen beste batek, berriz, trenera sartu orduko esnagailua martxan jarri, eta lo lasai egin zuen, harik eta, jaitsi beharreko geltokirako bost minutu falta zirela, esnagailuak esnatu zuen arte. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 124. orr.
Sukaldean kanilaren tanta-jarioa eta metalezko esnagailuaren tiki-taka lehorra aldizkatzen edo batzen dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 60. orr.
Badirudi Arrazoi Maiuskuluaren ustezko jabe bakarrek osteguna dutela lan-egun gorri, eta atzo goizean, berriro ere, madarikatu egin nuen irrati-esnagailua erosi izana. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 67. orr.