Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ametsik eta esnaerarik gabeko loan etzatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.
Siddhartaren esnaera zen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.
Esnatu egin duzu, eta bere ama bezain esnaera txarrekoa da. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 39. orr.
Gu internoon esnaera tristea zen, Ikastetxeko logela goibel eta glazial haietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.
Haren nerbioetako ondoeza Cayenneko ameskeria luzeen esnaera besterik ez zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.
Bitartean, errefau beltz mardulek, doluzko oihalen gainean ipinita, zulo ilunpetsu batzuk uzten zituzten han-hemenka, bozkariozko esnaera gartsu haren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Euskal musika nire bizitzaren zati bat zen, nire esnaeraren erreferente bat, sentimenduak adierazten lagundu zidana, herri baten paisaiak erakutsi zizkidana. Pako Aristi «Note book», 2005 - 121. orr.