Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esmuglatu, esmugla(tu), esmuglatzen du ad kontrabandoz edo ezkutuan pasatu.
Oso ondo nagok gobernari berriekikoan, ze, gogoan izango duk zelan esmuglatu nituen iraultzaile bi, eta hori dela eta gau bi "gerizpetan" igaro behar izan nituen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 284. orr.
Liburu horrek azken orrialdeetan dakarren bibliografian Norberto Fuentesek aipaturik utzi ditu, hotz eta motz, Juan Duñabeitiak Rolando Cubela eta beste iraultzaile bat esmuglatu zituen urte hartako aipagarrienak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.