Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esmokina eta farfailazko alkandora zituen soinean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.
Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 31. orr.
Etxezaina, esmokin beltza soinean, irmo eta tente dago, atzealdean, zerbitzu-mahaiaren ondoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren, esmokin beltza eta txaleko zuria soinean, beren patrika-erlojua eta guzti. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.
Saloia jendez gainezka zegoen eta gizon gehien-gehienak esmokinez jantzita zihoazen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.
Egongelako ate aurretik igaro zenean, Harryk osaba Vernon eta Dudley ikusi zituen esmokinez eta lepoko tximeletaz dotore-dotore jantzita. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.