Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esmeralda 1 iz kolore berdeko harri bitxia, beriloaren aldaera dena.

-Esmeralda harri preziatu ederra da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Emakumeak harribitxi garestia zeramaan eri horretako eraztunean, esmeralda bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Esmeraldak duen edertasuna berezkoa du, eta edertasun hori ez da izenaren ez poetak kanta diezaiokeenaren fruitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Esmeralda, berez kolore berde bizia daukana, txikitzean hauts zuri bilakatzen dela, eta horrek frogatzen duela akzidente hori osotasunari dagokiola eta ez haren ataltxo bakoitzari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Esmeralda bila joan zen harribitxi-bilatzailea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Asschertarrak esmeraldak lantzen aritu ziren diamanteekin hasi aurretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Zolua esmeraldaz, nakarrez eta marmolez egina zen.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,6

Hiriko harresiaren oinarriak era guztietako harribitxiz zeuden apainduak: lehenengo oinarria jaspez, bigarrena zafiroz, hirugarrena kaltzedoniaz, laugarrena esmeraldaz.  Elizen arteko biblia   Ap 21,19

Esmeraldaren merkataritza hemengo negozioetako bat da, kafearekin, petrolioarekin eta kokainarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.

-Alkimia-laborategi batean bazeunde honako hauxe litzateke, beharbada, Esmeraldaren Taula ulertzeko modurik egokiena agertzeko garaia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 174. orr.

-Esmeraldaren Taulak dioena ulertu beharra al daukat? -galdetu zuen mutilak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 174. orr.

Denver albait gehien egoten zen esmeraldazko bere itxituran.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 150. orr.

Elkarren segidan igarotzen ziren gurdi gorri haiek guztiak, suzko gorriz, zilarrezko zuriz, esmeraldazko berdez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Hainbeste firuzeh, Elburzeko meategi entzutetsuetatik atereak, hainbeste lepoko, kornalinez, agatez, esmeraldez, opaloez, zafiroez bete-beteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Halako maitale sekretu bat izatea, aurrena esmeralda eta rubiekiko eraztuna eta ondoren Picassoren zera hura erregalatu zizkiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

Turkesatik zafirorainoko urdinaren ñabardura guztiak dauzka zeruak, eta badiak berdearen ñabardura guztiak, esmeraldatik krisoprasaraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Esmeralda eta altzairua bat eginik zeuden haren begi handi zoragarrietan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.

Kolonbiako giza eskubideen aldeko taldeen txosten batean esaten denez, «talde paramilitarrak antolatu eta finantzatzean narkotrafiko, esmeralden negozio eta lurjabe handietako sektoreen esku-hartzea garrantzitsua» da.  Berria - Mundua   2004-12-24

2 (izenondoekin)

Isiltasunak inguraturik zegoela jabetu zen mutila basamortua, haizea eta eguzkia ere Esku hark idatzitako seinaleen bila zebiltzala, norbera bere bidea jarraitzen ahalegintzen zirela, eta esmeralda sinple batean idatzitakoa ulertzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 206. orr.

Alkimiako testurik garrantzitsuenak lerro bakan batzuk baino ez zituela, eta esmeralda arrunt batean zegoela idatzia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 114. orr.

Han elkarri loturiko bi suge zeuden harrian irarrita, begietan esmeralda handi distiratsuekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

Printzeari gustatzen zitzaion, bada, bere arrotzei tabakontzi horiek, urre pisuzkoak, marfilez eta esmeralda txikiz inkrustatuak, erregalatzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Lepoko ikusgarri bat, esmeralda are ikusgarriago bat zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Munduko esmeraldarik ederrena.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Argi berdeko esmeralda handiak urrean kokatzen dira Bere beso esmeralda zeharrargiz zamatuez inguratzen zituen ardo apartsuz beteriko kraterak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Brasilgo emakume ederrek hatzetan eraman ohi zituzten esmeralda harriak, Geraisen esklabuek bizi trukean lurrari kendutakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

-Zer duzu, postariaren seme, gerrian esmeralda-meategia duzun mutil horrek? -galdegin zion Justinak hirugarren aldiz mutilari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

Eztarria garbitu zuen, eta esmeralda-begi haiek klisk egin zutela iruditu zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

Itsaso bare esmeralda-kolorearen aurrean bihotz barrenak lasaiturik Esmeralda-koloreko kapa berdea zeraman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Harryk paketea askatu eta eskuz egindako jertse bat aurkitu zuen, esmeralda-kolorekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 181. orr.

Hogeita hamar, hamar bilkari Brasilgo tabako, eta esmeralda-zakuto batzuk eskaini zizkioten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasoa oso urdin ageri zen badia barruan, baina ertz aldera berdetuz zihoan, argituz, esmeraldatuz, eta berde-esmeralda argi hartan algen mantxa beltza ageri zen zabal.     «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

5 (izenondo gisa)

Berak etxe esmeraldan zabaltzen zuen koloniaren antzeko usaina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 340. orr.

Helbidea tinta esmeralda berdez idatzia zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

Bere zainketa hartan hainbeste saiatzen zenez, ahaztu egiten zitzaion jatea edo itxitura esmeralda bisitatzea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.

Argi esmeralda batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.

Berriz ere burua urperatu zidaten, ur berde esmeralda haietara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berde esmeralda (4); esmeralda bat (3); esmeralda eta (4); esmeralda koloreko (7); esmeralda kolorekoak (3); esmeraldak eta (3); esmeraldaren taula (4); esmeraldaren taulak (4); eta esmeralda (12); eta esmeralda koloreko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus