Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esmalteztatu, esmaltezta(tu), esmalteztatzen 1 du ad esmaltez estali.

Bazirudien inguruan zuen guztia gogortzen eta esmalteztatzen ari zela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.

Ellenek kapela kendu zuen eta dardarka pausatu zen esmalteztutako aulki txiki baten gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Zortzi gris lana beha daiteke Guggenheimen, beira esmalteztatutako zortzi panel.  Berria - Kultura   2004-06-22

Zuriz esmalteztatutako 503 zenbakia zeukan ate txokolate-koloreko baten aurrean zegoela, traskoak etorri zitzaizkion gogora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.

Ahalegin guztiak egin arren zerbaitetan jarduteko, sabaiko zuri garbiarekin edo lanpararen pantaila esmalteztatuarekin nire burutazioetan murgiltzeko, ezinbestean konturatzen naiz zelan makurtzen den Piettka kazola batekin eta bere su txiki elektrikoarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.

Eguzkia ordurako berotzen hasia zen eta espaloietan, kristaletan eta kartel esmalteztatu hautseztatuetan irakiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

2 irud/hed

Maiatzak esmalteztatu, urreztatu eta zilarreztatutako kaleetan zehar, Ellenek, egonezinik, gero eta hurbilago sumatzen zuen usain hura; bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus