Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esmalte 1 iz berniz beiratsua, beroturik gauzakiei itsasten zaiena.

Autoek harrotutako hautsari eta kristal, esmalte eta nikelen gainean sortutako isla angeluarrei beha zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Ez hortzen azaleko arrastorik, ez esmalteko itzalik, ez ertzetako akatsik, irribarre pasakor hartan ezertxo ez zen izan nire oroimenean irarrita geratu ez zenik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Aralarko erretaula XII. mendeko urregintza europarraren maisulana da, esmaltez osatutako frontal ikusgarria.Behatxuloa egon beharko lukeen lekuan esmaltezko Kristo bat dago, koloretsuegia aukeran.  Berria - Kultura   2006-01-06

2 (izenondoekin)

Baztertuak genituen ordurako hainbat tona esmalte beltz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Sutegi ekonomikoaren txapa ilunaren gainean bi eltze eta kafetera esmalte zurikoa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Aurpegi beltz distiratsu bat, esmalte zuri koloreko begiak, esmalte zuri koloreko hortzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Begia tinta orban beltz bat bezala zen esmalte zurian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Kristalezko atearen erdian, esmalte zuriz idatzitako hitz batzuk: emile rigaud, gozoki hautatuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 93. orr.

Esmalte urdinean landutako medailoi bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Azazkalak esmalte gorriz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.

"Nire" beirontziteria esmalte urdinezko puntutxo batez markaturik zegoen, beste armairuetakoarekin nahas ez nezan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

Esmalte fin eta leuna.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Esmalte gorrizko platerak eta koilara mailatuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Esmalte kaskatuzko irazki bat buruan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mesanotxean, azazkalak margotzeko esmalte-poteak zeuden ilaran.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Logelak esmalte-kolore grisaxka eta arrosa-kolore zaharkitua ageri zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

· Kobre-esmaltezko antoisin bat ziapearentzat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

4 esmaltez estalitako bitxia edo kidekoa.

Aralarko erretaula XII. mendeko urregintza europarraren maisulana da, esmaltez osatutako frontal ikusgarria.  Berria - Kultura   2006-01-06

Erdi Aroa garai iluna izan zen, gutxi ezagutua da oraindik, eta harrigarria da erakusketa honetara ekarri diren kode, kutxa, esmalte, bitxi eta kapitelen luxu eta distira.  Berria - Kultura   2006-02-07

Ikerlari gehienek XII. edo XIII. mendean egina zela zioten, eta Marie Madeleine Gauthier ikerlariaren lanek XII. mendean finkatu zuten esmaltearen datatzea.  Berria - Kultura   2006-01-06

5 hortzak estaltzen dituen gai zuri eta gogorra.

Egia da grisak ditudala, margulak, umetan izan nuen gaixotasun bat zela medio botika gehiegi hartu, eta, antibiotikoak batez ere, esmaltea jan zidalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus