Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrerantzean esloveniera edo maltera ofizialak dira Europako Batasunean (EB), bi herrialde horiek estatuak direlako. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Italiarrek berehala esango dizute, beren eskuzabaltasun demokratikoa goratze aldera, esloveniarrak italiarrak bezain bertakoak direla Triesten; eslovenierak italieraren eskubide berak dituela, koofiziala dela. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.
Italiartasunaren eskuzabaltasun suizidatzat dute Bolzanon alemana koofiziala izatea ere, edo Triesten esloveniera. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.
Primorski Dnevnik Eslovenia eta Italiako mugan dauden Trieste, Gorica eta Udine herrialde italiarretan eslovenieraz argitaratzen den egunkaria da. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Bere testuetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte, hala nola, ingelesera, eslovenierara, katalanera eta galegora. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 335. orr.
eta esloveniera (3)