Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eslaviera (orobat eslabiera) iz eslaviar hizkuntzak biltzen dituen hizkuntza teorikoa.

Indoeuropar hizkuntzatik sanskritoa, greziera, eslabiera, talde zeltikoa eta talde italikoa sortu zirela esatea, eta hizkuntza horietako bat indoeuropar hizkuntzaren lekuan jartzea oso gauza desberdinak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 262. orr.

Salbuespen bat edo beste badugu, hala ere: Joanes VIII. ak (872-882), adibidez, onartu baitzuen san Zirilok eta Metodiok eslavieraz aurkeztu zioten liturgia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Errusiar ez ziren herrialde kristau ortodoxoetan errusiarren aurkako sentimendu hori lehen begiratuan harrigarria gerta liteke, artean kristautasun ortodoxoa baitzen errusiar estatuan ezarritako erlijioa, eta "eslaviera zaharra" dialektoa, liturgi hizkuntza komuna errusiar, errumaniar, bulgariar eta serbiar eliza ortodoxoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus