Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Susmatzen dut kopietan itzuririko errakuntzak direla, ez baitugu Onqelosen eskuzko izkribua, hori interpretazio bereziren bati zor zaiola segurki esan ahal izateko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 118. orr.
Historiazalea zen, baina bere leinuarena idazteaz konformatu zen, goragoko asmorik gabe; ez zuen inoiz argitaratu eta gaur egun eskuzko zenbait kopien bidez ezagutzen dugu. Berria - Kultura 2004-04-09
-Nire irakasle Schopenhauer-en ale bat, haren eskuzko oharrekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.
Idazmahaian ezarri zituen ukondoak, pentsati, ikasgaia errepasatzen ari den eskola-ume zintzo bat irudi, gutunean finkatu zuen begirada, eskuzko lerro bakan haietan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Jende ainitz ibili omen da bigarren eskuzko tresna feirian. Herria 2004-04-22
Latorri beltzezko erreaktor zilindriko halamoduzko bat, eskuzko irabiagailu eta guzti. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.
Eskuzko plantxekin aritzen ginen txapa handi-handi baten kontra. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.
Ehunetik gora orrialde idatzi ditu makinaz, eta eskuzkoetan beste bederatziehun ditu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 236. orr.
Abantaila ugari ditu zutikako jarrerak -esate baterako, eskuzko trebetasunak garatzeko aukera ematen du-. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.
Azkueren eskuzko liburuxkak Euskaltzaindian daude. Berria - Kultura 2006-02-19
Gero eskuzko hori makinazkora kopiatu zitean, baina dokumentua sinatu zeneko eguna bere hartan utzita. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 220. orr.
Xapelketa hortan izaiten dira adin guzietako pilotariak, eta bi pilota mota ere, paleta goma, pilota ttipi arras zalu batekin eta aspaldiko eskuzko pilota. Herria 2004-12-23
Eskuzko pilotariak Mexikanoak (Lopez eta Santamaria) Euskal Hegoaldekoak eta Iparraldekoak: [...]. Herria 2004-02-12
Pilotek ez dute eskuzko partidetan adina garrantziarik, baina dena dela, bikote bakoitzak arrazoi ezberdinak izan zituzten pilotak aukeratzerako orduan. Berria - Kirola 2004-01-09
Lau eskuzko piano konposizioak interpretatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-08-05
da eskuzko (3); da eskuzko pilota (3); du eskuzko (3); du eskuzko pilota (3); eskuzko pilota (15); eskuzko pilota enpresen (13)