Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Carlos Zazpigarrenak eta bere etxean zeuzkan gomitatuek, eskuzarta luzea jo zuten balkoietatik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 192. orr.
Jendarteko orroak eta eskuzartak ez zituen lehen bezain garbi aditzen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 160. orr.
Elizarainoko bide guztian, etengabeko eskuzartak eskaini dizkiote donostiarrek eta gerturatutako bisitariek Don Alfonsori: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 284. orr.
Kurutcharryk abantaila hastean, lehen bostak makearrari utzirik: 12-6, 16-9, baina 17 tan ados eta 19 tan, eta 24 etan, 25 etan, ainitz eskuzartaren pean. Herria 2003-04-10
Gibelera egin du ere, Katoliko guztien eskuzarten erdian egin omen zuen aitormen honetatik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.
Ez dezaket, bada, ahantz ere aspaldiko egun eder hura non, 1528an, Salamancan, sekulako jende ikasi eta jakintsuen biltzarrean eta azkenean gaitzeko eskuzarta andanaren erdian eta lehen aldikotz hango irakasle guztien aitzinean, nihonek Eliza oinarrien kapituluan aipatu ondorioak finkatu bainituen orduan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 138. orr.