Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere baitan jaso ditu, besteak beste, leialtasuna, justizia, gozotasuna, errukia, eskuzabaltasuna, zuhurtzia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Zentzu kritikoa, eskuzabaltasuna eta buru-irekitasuna lagun zutela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Gizatasunezko bost kalitate aintzinatzera menturatuko naiz: herrialde zabal bati buruzko amodioa, haren geroa prestatzen laguntzeko gutizia, eskuzabaltasuna, kalapioa eta irriskatzeko ausartzia. Herria 2005-02-10
Oparotasun hark ez zuen eskuzabaltasuna iduri, kontrakoa baizik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 219. orr.
Biografoek Frantzisko gaztearen bihotz ona eta eskuzabaltasuna azpimarratzen dute, eta bereziki behartsuenganako sentiberatasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Bertutearen filosofoen ustetan, kemena eta eskuzabaltasuna bezalako bertuteak bizitza ona izaten laguntzen duten ezaugarriak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Onberatasuna eta eskuzabaltasuna uztartzen dira zuregan, Farat jauna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 197. orr.
Besteenganako eskuzabaltasun hura, lanbidean zuen trebetasun berezi hura, neurosi baten emaitza? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.
Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau. Elizen arteko biblia 2 Ko 9,9
Zigorraren negutik eskuzabaltasunaren udaberrira. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 30. orr.
Meriendaren "kalitatea" jabearen ondasunen eta eskuzabaltasunaren araberakoa izaten zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 95. orr.
Ahalmen hori, ororen gainetik, produktuak eraldatzeko gaitasunean datza, ez naturak eskuzabaltasun handiagoz edo txikiagoz eskaintzen duenaren ustiaketan bakarrik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.
Harryk joan zen hiru urtean beraren alde eskuzabaltasun hutsez egin izan zituen milaka gauzak kontatzeari ekinez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 257. orr.
Bere etsaiari, bere hiltzaileari barkaturik, nire ilobak amore eman ahal izan dio bere eskuzabaltasun naturalari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 505. orr.
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri. Elizen arteko biblia Ef 1,7
Itxuraldatua, bere senetik aterea, eskuzabaltasun eroaz sufritzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.
Italiartasunaren eskuzabaltasun suizidatzat dute Bolzanon alemana koofiziala izatea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.
Zorigaiztoko afera hartan guztian bazen eskuzabaltasun apurren bat, ernetzeko ahaleginetan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 119. orr.
Juan Inazio Iztueta bost egun barru kalean izango da justiziaren eskuzabaltasun gehiegizkoari esker. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
Likoreen eraginpeko eskuzabaltasun-tarteetan baino ez zioten ekiten euren arteko adiskidetasun-harremanari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Ez naiz hainbertze eskuzabaltasun erakutsiren lekuko gertatu, nola izeba Milagrosek gure adiskidearekin -eta bidenabarrean, gurekin-. palestinarrek duten erresistentzia, eskuzabaltasun eta sakrifizio gaitasuna eta borrokarako grina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.
Musikagile jaioa zenez, Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen, noiz edo noiz, garaiko moral-eskuzabaltasunari esker jotzen zutena, Parisen ez ezik, Frantziako hiririk handienetan, hala Lyonen nola Tolosan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.
bere eskuzabaltasun (3); bere eskuzabaltasunagatik (3); eskuzabaltasun eta (3); eskuzabaltasuna eta (7); eskuzabaltasunak betiko (3); eskuzabaltasunak betiko dirau (3); eskuzabaltasunari esker (12); eta eskuzabaltasuna (20); eta eskuzabaltasunaren (3); haren eskuzabaltasuna (4); haren eskuzabaltasunak (4); haren eskuzabaltasunak betiko (3); maitasuna eta eskuzabaltasuna (3); zuen eskuzabaltasuna (4)