Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuzabalki iz eskuzabaltasunez.

Euskal Herriak eskuzabalki hartzen zaituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Horrek Iparraldean edo Nafarroan badu funtsa, ez dut dudarik, han euskarak ez baitu behar duen laguntzarik batere, eta euskararen aldekoak erkinka eta eskuzabalki ari baitira agintari politikoen borondatearen gainetik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 133. orr.

Halakoei kontseiluño bat eman behar zaie eskuzabalki ahanztolatik, zuhurki eta zorrozki galdetzen erakusten den eskola onaren legetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 39. orr.

Kopisten garaikideak diren idazleak naturaltasunez baliatzen dira arrasto horien abantaila begibistakoez beren lanean, eta, beren etxeko euliek eskuzabalki ematen dieten laguntzari muzin egin gabe.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

Edu Zelaietaren saio poetikoa aski barnakorra izan zen eta bere emanaldia eskuzabalki kantu bihozdun batekin bururatu zuen Beñardo Goietxe kantariaren, boz ezti.  Herria   2005-08-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus