Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, berezko joera batengatik, aita berriz ikustea zor zion lagunarengana itzuli ziren haren gogoetak, bidelagun eskuzabal harengana. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.
Zer egin dute holandarrek hainbeste espero duten laguntza eskuzabal hori eman dakien. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.
Banekien halaber, azken garaietan, karitatezko egite eskuzabal baina diskretuetan agertu izan zela delako sentikortasuna, eta orobat musika zientziaren zaletasunean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.
Luggnagg uhartera eginiko bidaian, Gulliver-ek topo egiten du herri adeitsu eta eskuzabal batekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.
Gizon garai eta aldi berean zurrun eta eskuzabal haren aurrean apetatsu agertzeko beldurra izan zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 295. orr.
Hori zen, beraz, Giuliak beste batzuetan gizon eskuzabal, makurgaitz, maitemindu eta seriotzat deskribatu zidana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.
Txarra dena okerragoa denaren kontra defenditzeak ez dio inspiraziorik ematen gaztedi eskuzabal bati. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 332. orr.
Stephenen ahotsak eta keinuak irakasle argi baina eskuzabal batenaren imitazio petoak ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Aldarrikapen eskuzabal eta batzuetan abstraktu samar horiek hezurmamitzen hasten diren. Berria - Mundua 2006-01-19
Guk, bere lagunek, Euskal Herriko kultura eta askatasunaren aldeko bere izate borrokalari eskuzabal eta nekaezinak merezi duen omenaldia eskaini nahi diogu. Berria - Kultura 2004-07-01
Eskuzabal izateko deia. Elizen arteko biblia 2 Ko 8,1 tit
Ez izan eskuzabal hartzeko eta esku-itxi emateko. Elizen arteko biblia Si 4,31
Horrela erakutsi nahi izan zuen zein eskuzabal zen errukiz hartu zituenekin. Elizen arteko biblia Erm 9,23
Orduz geroztik zekenkeriara eta arrarotasunera makurtuz joan zen, hainbat nola gaztetan izan baitzen erregekiro eskuzabal, emakume eder eta oso maitatuak ohi direnez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
Zuzenean egin zion hari proposamen dudarik gabe eskuzabal bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.
«Eskuzabal eta zuhur» jokatzeko eskatu die EBk eragile guztiei. Berria - Ekonomia 2004-08-07
Zein handinahia, dotorea eta gastatzailea zen eta nola hortik iritsi zen behartsuekin eskuzabal eta karitatetsu izatera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.
Nancyk, beti eskuzabal eta barkabera, ez zituen aintzat hartzen zurrumurruak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Santxo "Eskuzabal" erregea Aldontza Barbastrokorekin ezkondu eta alaba bat izan zuen: Giomar. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.
Nik ez nuen artean ikusten eskuzabal jokatu zenuela, bihotz onez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 29. orr.
Auzokoek eskuzabal lagundu zieten, eta zilar eta urrezko ontziak, ondasunak, abereak eta bitxi ederrak eman zizkieten. Elizen arteko biblia Esd 1,6
Tiroko batzuek, gaiztakeria harengatik haserreturik, eskuzabal eman zuten laguntza hiletak antolatzeko. Elizen arteko biblia 2 M 4,49
Mihi gaiztoek zioten Alderdiak eskuzabal saritu ziola mutu geratu izana senarra hil zenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Setioa hasi berria zen, jendeek ez zekiten oraino zer etorriko zitzaien eta eskuzabal agertzeko esku ematen zioten beren buruari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.
Eskuzabal ordaintzen zien espioitza lan hori, hain etekin ederra ematen ziona. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.
Aita eskuzabal, atsegin portatu zen, jaun handi baten antzera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.
-Nahi baduzu hurrengo baterako geratuko gara... -esan zidan eskuzabal. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 21. orr.
«Batasunak su etena argi eta zehatz eskatzen badu, txalotzeaz gain, eskuzabal eta ausart jokatzeko prest dago Aralar», nabarmendu zuen Zabaletak. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Eman, beraz, eskuzabal, ez gogoz kontra. Elizen arteko biblia Dt 15,10
Ohoratu Jauna eskuzabal, ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak ematen. Elizen arteko biblia Si 35,10
Erromesak hain eskuzabal hartzeagatik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 211. orr.
Erdi-erdian iturri bat zegoen, ura eskuzabal botaka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.
Bus-geltokiaren atzeko aldean eta trenbidearen paralelo, garai batean Austriaren bihitegi izandako eraikuntza luze erraldoiak daude, itsasoan eskuzabal sartzen den moila-adar baten gainean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
baina eskuzabala (4); baino eskuzabalagoa (3); bezain eskuzabala (3); da eskuzabala (6); emaile eskuzabalak (3); ere eskuzabal (7); eskaintza eskuzabala (3); eskuzabal agertu (5); eskuzabal bat (3); eskuzabal eman (4); eskuzabal ematen (4); eskuzabal eta (16); eskuzabal izan (3); eskuzabal izateko (6); eskuzabal jokatu (13); eskuzabal jokatzeko (3); eskuzabal jokatzen (3); eskuzabala da (15); eskuzabala da eta (3); eskuzabala dela (3); eskuzabala ere (3); eskuzabala eta (8); eskuzabala izan (29); eskuzabala izan zen (6); eskuzabala izango (4); eskuzabala izaten (4); eskuzabala zara (3); eskuzabala zela (3); eskuzabala zen (7); eskuzabalago eta (3); eskuzabalak dira (3); eskuzabalak izan (7); eta eskuzabal (14); eta eskuzabala (26); eta eskuzabala izan (5); eta eskuzabalak (5); eta eskuzabalaren (3); eta eskuzabalena (3); ez da eskuzabala (3); ezin eskuzabalago (3); gizon eskuzabal (3); hain eskuzabal (8); hain eskuzabala (5); oso eskuzabal (3); oso eskuzabala (15); oso eskuzabala da (3); oso eskuzabala izan (3); oso eskuzabala zara (3); oso eskuzabalak (4)