Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paseatzera ateratzen zirenean askotan sentitzen zuen bere eskutzar hori lepoaren gainean. «Bizia lo», 2003 - 8. orr.
Txaplik bere eskutzarrak jarri zituen Ane eta Mikelen bizkarretan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.
Haren eskutzarrak jertsetik heldu zidan, txakurtxo bati bizkarreko larrutik heltzen zaionean bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.
Poltsikotik zigarro bat atera eta birrinduta utzi zuen bere eskutzarrarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 72. orr.
Gero, On Camilloren gorputz mardulaz eta borrak baino handiagoko eskutzar handiez ohartuta, esana zuzendu zuen: [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 244. orr.
Jesus Haurra bukatuta zegoen jada eta, koloreberrituta eta hain arrosa eta hain argi, bazirudien distira egiten zuela Pepponeren eskutzar ilunaren barruan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 357. orr.
Egundoko eskutzarra luzatu eta Harryren beso osoa astindu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 48. orr.