Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskutxo iz esku txikia.

Haurrak eskutxoa sakelan sartu zuen eta sos batzuk atera zituen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 129. orr.

Arraroa zen eskutxo hura ene hatzekin konparatzea.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.

-Gau on, alferrontzi! -esaten zion eta hatz bat ematen, Dianek bere eskutxo arrosaz kiribildu ziezaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Curtisek gonbidatu bakoitzari luzatu zion, txandaka, bere eskutxo belaxka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Haren eskutxo meheak zerbait utzi zuen berehala mahai gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Beren eskutxo gorrituak mela-mela egiten baitzituzten errekastoetan izotz zatiak harrapatzearren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 103. orr.

Paulinek begiak zabal-zabalik entzuten zuen, bi eskutxoak gurutze, elizan ohi bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Enperadore txikiak bi eskutxoak elkartu eta otoi egin zuen ekialdera begira, lehenengo, eta mendebaldera, gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus