Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskutur 1 iz eskumuturra.

Santosek eskuturra oratu zion besoa goratuta, baina kolpe bortitz batez baztertu zuen Joseluk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

Da Vinci robotak hiru beso artikulatu ditu, medikuaren eskuturrak egin ezingo lituzkeen mugimenduak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Urrezko erloju bat eskuturrean eta ilargi erdi baten itxurako kateorratz bat durbantean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Klubetan lan egiten duten emakumeek gelako zenbakia eramaten ei dute edo eskuturrean lotuta edo bular artean zintzilik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Aurrez erabaki gabeko keinu batez behatu zion Damianek eskuturrean zeraman ordulariari eta, bai, hamarrak eta hogei ziren, preseski.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Behatu diozu eskuturreko erlojuari.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 164. orr.

Hogeita bi zero azpitik, eskuturreko nire erlojuaren arabera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Eskuturretik heldu nion, eta hitz-jasa urduria atera zitzaidan: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Mukiak ozen zintzatu zituen Antoniak eskuturretik ateratako zapiaz, eta arnasaren estua baretzearekin Mentxuren atorraren besoari oratu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

2 eskuturreko iz eskumuturreko erlojua edo kidekoa.

Medrano eta Agudorekin Bravo Murillo kaleko bitxi-denda bateko kristalak hautsi eta bertatik erloju eta eskuturreko batzuk hartzen ari zela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Ez nizun barkatuko ez onartuko ere biharamunean bidali zenidan eskuturreko hau, turkesazko eta diamantezko bihotzarekin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 115. orr.

-Eskuturrekoa begietara zuzenduta- seiak laurden gutxi aldera, eta batere zaratarik egin barik iritsi dira gure logelaraino.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Ezkilak eta eskuturrekoak janzten zituen orkatiletan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

"Eskuturreko berde bat eramaten du Jonek", gogoratu du, "eta gelako neska hark bere urtebetetze egunean oparitutako uztaitxo hura ezkerreko belarrian".     «Bizia lo», 2003 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus