Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskutitza gutunazal batean sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu zuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.
Eskutitz bat bidali nion, eskerrak emateko; ez nuen erantzunik jaso. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 24. orr.
Oraintxe irakurri dut bidali zenidan eskutitza. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.
Aitak nola edo hala jakin zuen Kalkutan zegoela eta eskutitza egin zion, arren etxera itzultzeko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 137. orr.
Ene lagun eta Lehendakari errespetatua: apirilaren 12ko zure eskutitza jaso dut. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.
Eskutitz hau eskuratzen dizuna Blas Gomez duzu; zure zerbitzari ona eta zure ikaslea nahi dena izan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.
Hemen -dio eskutitzak hurrengo- denok gaudek hi ikusteko gogo itzelarekin eta, ea noiz hatorren, denok elkarrekin martini on bati trago batzuk jotzeko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.
Emakumeak eskutitz bat idatzi zion, esanez Kansaira itzultzen bazen gustura ikusiko zukeela Egutxi berriro. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.
Haren eskutitzak irakurriz, hunkitu egin nintzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Orduan aberriari eginiko zerbitzuengatik esker oneko eskutitza idatzi nion Ernesti. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 152. orr.
Nik, ordea, ez nituen jaso hiru eskutitz haiek. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Hermioneren eskutitza ireki eta ozen irakurtzen hasi zen: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.
Jose Antonio Agirreri hurrengo urteko urriaren 21ean zuzendurik doan eskutitza sinatzen duten bost bapore-patroiek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Zergatik ez zenien erantzun nire eskutitzei? Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.
Astean eskutitz bat, niri edo etxekoei, eta hura zabalik, noski. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 102. orr.
Aurtengo martxoaren 1eko eskutitzaren zati bat da hori. Berria - Harian 2005-09-25
Keinu batez polizi buru nagusiari eser zedin agindurik, lerro gutxiko eskutitz bat diktatu zion ahopean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.
Hilabete eta erdian, eten gabe, izen gabeko eskutitzak jaso zituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.
Gutun-ontziaren hotsa entzun zuten eta eskutitzak plast erori zirela ate ondoko zerrira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 35. orr.
Armarri inperialez zigilaturiko eskutitza. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Ehun britainiarri gaitza izan dezaketela ohartarazi zien Gobernuak, eskutitz bidez. Berria - Gaiak 2006-03-09
Horregatik bidali dizkiete euren eskaerak eskutitzez, eta horregatik agertu ziren atzo prentsaurrekoan. Berria - Kirola 2004-12-03
Tinta ikusezinez idatzitako eskutitzen bat, agian? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.
Joan den urrian notario aurreko eskutitza adostu zuten Fundazioko lehendakari eta idazkari nagusiak, alde batetik; Marlborough Galeriako arduradunak, bestetik galeria horrek du artistaren hainbat artelan saldu era erosteko kontratua sinatuta, Carlos Catalanekin; eta Pilar Oteiza eskultorearen oinordekoak, azkenik. Berria - Kultura 2004-03-24
Argitara eman ez badute ere eskutitzak hogeita zortzi orrialde dituela eta bertan «nazioarteko arazoak» gainditzeko bideak proposatzen dituela dio Teheranek. Berria - Mundua 2006-05-10
Hego Euskal Herrirako, Espainiarako, Andorrarako eta Gibraltarrerako eskutitzen zigiluak 0,26tik 0,27ra igoko dira. Berria - Ekonomia 2004-01-02
Marchand saltokiaz baliatu zen bere krimenak estaltzeko, Egdar Allan Poeren "Eskutitz ostua" ipuinak erakusten digun teknika berberaz: ezkutatu nahi dena ageri-agerian ipiniz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.
Eskutitz luzeak idatzi zizkion Mayolari baina alferrik! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 206. orr.
-Zure amak eta biok eskutitz bakan batzuk idatzi genizkion elkarri. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.
Ondoren, eta bagenekienez, bere osoan zetorren Don Carlosek Don Alfonso-Carlos bere anaiari bidalitako eskutitz irekia: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 158. orr.
Eskutitz irekia Ramon Saizarbitoriari. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.
Lurrean barreiatutako Kutxaren eskutitz ireki gabeak eta Eroskiko garagardo latak astean behin biltzen nituen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.
Horietako bat zen nik hemen kontatu nahi dudan eskutitz igorrien kasua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.
Paperen artean, Sherlock Holmes pertsonaia lehenengo aldiz azaldu zen A study in scarlet eleberriaren zirriborro bat, idazlearen eskutitz pertsonalak eta eskuizkribuak daude. Berria - Kultura 2004-03-18
Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 199. orr.
Eskutitz administratiboak, pasaporte zaharrak, frantses errepublikaren enbaxadako matrikulazio karta, hegazkin txartel erabiliak, argazki bat. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 71. orr.
eskutitz zertifikatua etxe batera eramatean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 86. orr.
'Cyber-café' delako batetik 'e-mail' eskutitz elektroniko bat igorri dizu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 183. orr.
Gazte batek bere izenean datorren eskutitz ofiziala hartu eta hatz dardartiz urratuko dio azala. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 227. orr.
Ofiziala zirudien eskutitz bat ikusi zuen Harryk mahai gainean zabalik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 178. orr.
Zernahi dela ere, ohoreagatik eta adiskidantzagatik hitz eman diot eskutitz ezti hori gaur bertan hartuko zenuela, eta neure hitza ez dezaket jan eta ez dut jan nahi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.
Hitz horiek erranik, hautsi zuen eskutitz ausart hura, bildu zituen puskak sakelan, zutitu zen, eta jalgi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.
Eskutitz mehatxatzaile eta isilpekoak bidaltzen dizkiguten horiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.
Kortesiazko eskutitz adeitsua zen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 158. orr.
Zorigaiztoko eskutitza. Berria - Harian 2005-08-03
Presazko eskutitz baten bidez, egun hartan hiritik ez joateko eskatua zion, harekin hitz egin beharrean zegoela eta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.
Amodiozko eskutitzen lehiaketa irabaztea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 184. orr.
Mehatxuzko eskutitzak ziren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.
Azkeneko eskutitza ezkon aurreko arratsaldekoa da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Interneten eskutitz ereduak badaude. Berria - Harian 2006-04-06
Kutxa irekitzen du eta xingola urdin batez lotutako eskutitz-sorta bat ateratzen du. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.
Eskutitz-pila bat idatzi behar izan zuen Magiako Ministeriora, nik hau eduki nezan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 320. orr.
Mahai gainean eskutitz-zorroa utzi zuten, bete betea. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 22. orr.
Mixima idazle gazteak maisu gisa hartu zuen eta eskutitz-harreman luzea izan zuten. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.
Aldi berean, Artoisko kondearekin eskutitz truke oparoa eduki bide zuen eta, garrantzi gutxiko informazioak helaraziz, bere fideltasunaz konbentzitu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.
Han etzanda, bere urtebetetzeko unearen zain geratu zen, bere buruari galdezka ea Dursleytarrak oroituko ote ziren batere eta eskutitz-idazlea non ote zegoen orduan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.
Korreotako eskutitz-partitzaile mordo batek bidalitako abisuei esker jakin zuen hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.
Aldizkariko zuzendariak esan zion ez zezala besterik bidali, protesta-eskutitz asko ari zitzaizkiela iristen bai hiritik eta bai herrietatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.
Laster hasi gara borroka-garai zaharrez hitz egiten: eragozpen-eskutitz kolektiboaren urteez, hirian epaitu zuten lehenengo intsumisoaren inguruan eratu zen mugidaz, pankarta erraldoi hura garabi hartatik zintzilikatu genuenekoaz. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 87. orr.
Badago zer ospatu, esaten ziguten gonbidapen-eskutitzean: azken finean, soldadutzak desagertu behar badu, talde antimilitariston lanarengatik izan dela, hein handi batean behintzat. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 87. orr.
azken eskutitza (5); beste eskutitz (5); beste eskutitz bat (4); bi eskutitz (4); bidalitako eskutitz (7); bidalitako eskutitza (4); bidalitako eskutitzak (3); da eskutitza (6); duen eskutitza (4); eskutitz asko (3); eskutitz bana (7); eskutitz bana igorri (3); eskutitz bat (115); eskutitz bat bidali (11); eskutitz bat helarazi (3); eskutitz bat heldu (3); eskutitz bat idatzi (12); eskutitz bat igorri (10); eskutitz batean (19); eskutitz baten (13); eskutitz baten bidez (9); eskutitz batzuk (4); eskutitz bidez (3); eskutitz eta (4); eskutitz haiek (3); eskutitz hau (12); eskutitz hori (7); eskutitz horiek (7); eskutitz horren (3); eskutitz horretan (5); eskutitz hura (9); eskutitza bidali (9); eskutitza egin (3); eskutitza ere (4); eskutitza eta (4); eskutitza ez (4); eskutitza hartu (10); eskutitza idatzi (3); eskutitza idazten (3); eskutitza igorri (4); eskutitza igorri zion (3); eskutitza irakurri (9); eskutitza iritsi (3); eskutitza jaso (7); eskutitzak bidali (3); eskutitzak eta (5); eskutitzak hartu (3); eskutitzak idazten (4); eskutitzak irakurri (3); eskutitzak irakurtzen (3); eskutitzak jaso (4); eskutitzen bat (5); eskutitzen bidez (4); eskutitzik ez (3); eta eskutitz (10); eta eskutitz bat (3); eta eskutitza (4); eta eskutitzak (8); haren eskutitzak (6); hiru eskutitz (4); hiru eskutitzak (3); idatzitako eskutitz (8); idatzitako eskutitz bat (3); idatzitako eskutitza (6); idatzitako eskutitzak (3); igorritako eskutitzean (5); lehen eskutitza (4); marieren eskutitzak (4); milaka eskutitz (3); nuen eskutitz (3); zen eskutitza (4); zion eskutitz (5); zion eskutitz bat (3); zion eskutitza (3); zizkion eskutitzak (3); zuen eskutitz (5); zuen eskutitza (5); zure eskutitza (4); zure eskutitzak (5)